Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/10/08

Hondarribiako alardearen arazoa bideratzeko prest gaude, ikuspegi kontrajarriak elkar errespetatzera iris daitezen baldintzak sortuz

Argi dago, arazoa bideratzea Hondarribiako herritarrei dagokiela eta gu, horretan laguntzeko prest garela
Hondarribiako alardearen arazoa bideratzeko prest gaude, ikuspegi kontrajarriak elkar errespetatzera iris daitezen baldintzak sortuz

Zorione Etxezarragak Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur egin den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Batzordean Jaizkibel Konpainiaren ordezkaritzaren agerraldiaren ostean adierazi du, Hondarribiako azken Alardean sortu ziren tentsio larrien inguruan gertakari horiek inoiz baino garbiago utzi dutela gogoeta sakon bat egin beharra dagoela. “EAJ-PNV batzarkide taldetik Hondarribiako herritarrak gogoeta sakona egitera gonbidatzen ditugu – jarraitu du Etxezarragak – herritar orok Alardea errespetuz eta lasaitasunez ospa dezan helburu”. “Hondarribian bizitakoa, elkarbizitza arazo larria da  – esan du – eta Alardea ulertzeko bi sentsibilitateei eskatzen diegu, arazoa bideratzeko neurriak har ditzatela”.

“Argi dago – azpimarratu du – arazoa bideratzea Hondarribiako herritarrei dagokiela eta gu, horretan laguntzeko prest garela. Bakoitzaren jarrera aldaketatik sortzen ez den kanpotik iritsitako formulazio batek, ez du arazoa konponduko. Batzar Nagusietako EAJ-PNV batzarkide taldea arazoa bideratzeko prest dago ikuspegi kontrajarriak elkar errespetatzera iris daitezen baldintzak sortuz, beti ere, alardea ulertzeko bi moduei zor zaien aitortza eta errespetua sustatzea helburu. Alardea bizitzeko moduan jarrera aldaketa egitea ezinbestekoa da – azpimarratu du jeltzaleak – eta aldaketa hori lehen unean Hondarribiako herritarrei dagokie”.

Amaitzeko Zorione Etxezarragak EAJ-PNV batzarkideak esan du, “zorionez, gero eta gehiago dira elkarbizitza eta jaiak uztartu nahi dituztenak, arazoa gainditu eta festa dagokion lekuan jartzeko”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube