Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/10/02

Agerian geratu da beste behin, oposizioak ez duela proposamenik Foru Gobernuaren jarduera eta eraginkortasunari aurre egiteko

Gaur onartutako mozioek, ekonomia suspertu, enplegua sortu eta gure erakunde publiko guztiei, bakoitzari dagozkion politika publikoak, eta hauen artean bereziki, gizarte politikak, aurrera eramateko baliabide nahikotasuna bermatzea dute xede
Agerian geratu da beste behin, oposizioak ez duela proposamenik Foru Gobernuaren jarduera eta eraginkortasunari aurre egiteko

Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin den Politika Orokorraren Adierazpenaren 2. saioaren ostean adierazi du, gaur onartutako mozioekin EAJ-PNV batzarkide taldeak Foru Gobernuaren jarduera babesten duela, 2015ean onartutako Kudeaketa Plan Estrategikoan jasotako ildo nagusien aplikazio eraginkorrarekin bat eginez. “Gipuzkoar gizarteak dituen erronkei erantzun zuzen eta eraginkorra ematea helburu duen Foru Gobernua – azpimarratu du Ezeizabarrenak – etorkizunera begira, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz, Etorkizuna Eraikiz programaren eskutik”.

“Gaur onartutako mozioek – jarraitu du EAJ-PNV bozeramaileak – Foru Gobernuaren jarduera bere osotasunean jasotzen dute, ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko, gizarte politikak sustatzeko, iruzur fiskalaren aurkako neurriak indartzeko, mugikortasuna eta azpiegiturak bultzatzeko eta giza eskubideen eta gobernantza eredu berri baten aldeko neurri zehatzak proposatzeko. I+D+I politikei erreparatuz, Industria Plana berrindartu, gizarte zerbitzu sistema sustatu, AdinBerri zahartzaroaren arreta eta mendekotasun arloan erreferentziazko zentroari zuzendutakoak, iruzurraren aurkako borroka, kontziliazioa edota gure baso sektoreari zuzendutako mozioak – azpimarratu du –”. “Azken finean – erantsi du – onartutako mozioek gipuzkoar gizarteak dituen erronkei erantzun zuzen eta eraginkorra ematea dute helburu”.

“Foru Gobernua sustengatzen duten alderdiek – adierazi du Ezeizabarrenak – 12 erdibideko ebazpen luzatu dizkiote EH Bilduri, horietatik hiru besterik ez dituela onartu, udalei bidegorriak egin ahal izateko diru laguntzei buruzkoa, Gipuzkoan burutzeko geratzen diren saneamenduen ingurukoa bestea, bereziki Mutriku eta Pasaiari erreparatuz; eta azkena, egun abian den plan industriala berrindartu eta I+D+I inbertsioak %3 eraman ahal izateko buruzkoa. Eta Podemosi bestalde, 23 erdibideko eskaini zaizkio eta horietatik bat bakarra onartu du, Gipuzkoako garraio publiko estazio guztietara irisgarritasuna bermatzeari buruzkoa”. “Guztira, Foru Gobernua sustengatzen duten alderdiek oposizioak aurkeztutako 29mozio onartu dituzte – jarraitu du –.  Datuok argiak dira. Akordiotara iritsi nahi ez duten alderdiekin ez dago ezer adosterik, EAJ-PNV taldetik ahalegin guztiak egin eta aurrerantzean egiten jarraituko dugun arren”. “Hainbatetan oposizioak erakutsi duen “rodilloa” delakoaren argumentua faltsua dela egiaztatu ahal izan dugu beste behin. Argi dago, oposizioak ez duela proposamenik, Foru Gobernuaren jarduera eta eraginkortasunari aurre egiteko – berretsi du bozeramaile jeltzaleak –“ .

Amaitzeko, Xabier Ezeizabarrena bozeramaileak EAJ-PNV batzarkide taldeak bakarka aurkeztutako bi mozioei erreparatu nahi izan die esateko, “gaur onartutako bi mozioekin Euskadik duen erabakitzeko eskubidearen printzipio politiko demokratikoa, gure instituzionalizazioa egituratzeko dagokigun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, beti ere nazioen arteko parekotasuna oinarri, eta era berean, gure babesa azaldu nahi diogu Kataluniako herriari eta espetxean diren buruzagi politikoak berehala aske uzteko eskatu”. 

 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube