Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/09/28

Legealdi honetan zehar Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren Arteko adostasun maila azpimarratu nahi dugu

Gaur aurkeztutako mozioek Foru Gobernuaren jarduera bere osotasunean jasotzen dute, ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko, gizarte politikak sustatzeko, iruzur fiskalaren aurkako neurriak indartu, mugikortasuna eta azpiegiturak indartzeko, eta gobernantza eredu berri baten aldeko neurri zehatzak proposatuz
Maria Eugenia Arrizabalaga

EAJ-PNV bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak azaldu du, gaur aurkeztutako mozioek Foru Gobernuaren jarduera bere osotasunean jasotzen dutela, ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko, gizarte politikak sustatzeko, iruzur fiskalaren aurkako neurriak indartu, mugikortasuna eta azpiegiturak indartzeko, eta gobernantza eredu berri baten aldeko neurri zehatzak proposatuz. Azken finean, 2015ean Batzar Nagusi hauetan bertan onartutako Kudeaketa Plan Estrategikoaren ildo nagusien aplikazio eraginkorrarekin bat egiten duten neurriak.

“EAJ-PNV batzarkide taldetik – esan du Arrizabalagak – legealdi honetan zehar Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko adostasun maila azpimarratu nahi dut. Gaur aurkeztutako mozioen bitartez, EAJ-PNV gure erakunde publiko guztiei, bakoitzari dagozkion politika publikoak, -eta hauen artean bereziki, gizarte politikak- aurrera eramateko baliabide nahikotasuna bermatzea du xede, eta Gipuzkoak etorkizunera begira diseinatzen lagundu, baloreetan oinarritutako proiektuak medio, eragile, enpresa eta herritarren partaidetza sustatuz, Etorkizuna Eraikiz programaren eskutik”. “Azken finean – erantsi du – aurkeztutako mozioek gipuzkoar gizarteak dituen erronkei erantzun zuzen eta eraginkorra ematea dute helburu”.

EAJ-PNV batzarkide taldeak 42 mozio aurkeztu ditu bere gobernu kidearekin batera eta bakarreko 2. Haietako lehena, erabakitzeko eskubidearen printzipio politiko demokratikoari buruzkoa eta bigarrena, elkartasuna adieraziz Kataluniako herriari bere asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzea eskatuz eta espetxeratutako buruzagi politikoak aske uzteko aldarrikatuz. Azken bi mozio hauei dagokionez, bozeramaile abertzaleak esan du, “EAJ-PNV Batzarkide taldetik, babesa azaldu nahi diogu Kataluniako herriari eta herri bezala, bai Kataluniari eta bai Euskadiri, gure instituzionalizazioa egituratzeko dagokigun eskubidea aldarrikatu nahi dugu, beti ere nazioen arteko parekotasuna oinarri, ez menpekotasuna”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube