Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Foru arau berria ardura politikoaren ondorioa da
Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ-PVNren bozeramaileak adierazi du, “iruditzen zait orain bi urte denok egoki ikusten bagenuen garraio astunari N-1ean ordainsaria ezartzea, orain ere berdin, denok egoki ikusi beharra dugula”Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean aurkeztu du Foru Arauaren proiektua, zeinaren bidez arautzen baita salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailu astunentzako kanona, Gipuzkoan gaitasun handiko A-15 eta N-I errepideetako zati jakin batzuk erabiltzeagatik.
Berak eskatuta egindako agerraldian, diputatuak azpimarratu nahi izan du ezen, foru arau berri hau baino beste tresnarik ez dutela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek, AT sistemaren jarraitutasuna bermatzeko. “Foru arau berria ardura politikoaren ondorioa da, zeren eta, ez dakigu errekurtsoaren erresoluzioa noiz aterako den eta nolakoa izango den, eta horregatik kanona kobratuko dela ziurtatuko duen Foru Arau berri bat legealdi honetan onartzearen beharra ikusten dugu”. Badago plangintza bat, aurrera eraman behar duguna; Batzar Nagusietan erabaki zen bidesarien bitartez, N-I eta A-15 errepideetako zati batzuk mantendu eta hobetuko direla, justiziak esaten duen erabileragatik ordaintzea aplikatuz. Ordainsari sistema hau martxan jarri zenetik ez gara gipuzkoarrak soilik errepide hauek mantentzen ditugunak, lehendabiziko aldiz erabiltzaile guztiek ordaintzen dute. Aldundi bezala gure erantzukizuna da agindu hori beteko dela bermatuko duen eta gure eskuetan dugun erraminta bakarra proposatzea: Foru Arau berri bat”.
Oraingo sistema deuseztatzen duen epaiak ondorioztatzen zuenez, eta sistema hori indarrean dago epaia irmoa ez den bitartean, AT sistemak lurraldetik kanpoko garraiolariak zigortzen ditu, horiek egiten baitute ibilbiderik luzeena, eta gipuzkoarren alde egiten du, gehienbat lurraldearen barruan mugitzen baitira eta Andoaingo tarifa bakarrik ordaintzen baitute.
Aintzane Oiarbidek azpimarratu du ezen, nahiz eta epaiarekin “bat ez etorri, ezin da saihestu“, eta horregatik prestatu da foru arau berri hau, Batzar Nagusietan izapidetzen hasten dena eta urte amaieran onartzea aurreikusten dena. “Gure ustez, AT sistema, ez da diskriminatzailea. Orain, gainera, baditugu datu errealak, hori baieztatzen dutenak. Andoaingo arkupetik bakarrik igarotzen diren garraiolarien % 72 ez dira Gipuzkoakoak, sententziak esaten duena ezeztatuz”, esan du diputatuak, eta gehitu du kamioi horiek iristen direla batez ere Nafarroako A-15 autobiatik edo Beasain-Bergara autobiatik edo AP-8 autobidetik, Zarauztik. Trafiko mistoari dagokionez, hau da, Gipuzkoan sartzen edo Gipuzkoatik ateratzen denari dagokionez, % 18 gipuzkoarra da. “Datu erreal horiek gezurtatu egiten dituzte Epaian egiazkotzat jotako suposizioak“, azpimarratu du Bide Azpiegituretako diputatuak.
Foru arau berriaren berrikuntzarik handiena da luzatu egiten dela Andoaingo arkupeak kobratzen duen tarteko zatia, 5,37 kilometrora luzatu ere. Beste aldaketa bat da Irungo arkupearen kokalekua, baliogabetu egingo baita, eta arkupe berri bat altxatuko baita Astigarragan, 3,19 kilometrora murrizten den zati berri bat kobratzeko.
Foru arau berriak kanona kobratuko den zatiak aldatzen ditu, eta ahaleginak egiten ditu egon daitekeen diskriminazioari buruzko edozein interpretazio saihesteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 119/2018 Epaiari jaramon eginda. “Kamioientzako AT sistema, gelditzeko iritsi da. Europako direktibari jarraitzen diogu, agintzen baitu ordaindu egin behar dela Europaz gaindiko ardatzak erabiltzeagatik. Arduraz jokatzen ari gara, eta legealdi honetan garbituta utzi nahi dugu” adierazi du bukaeran Bide Azpiegituretako diputatuak.
EAJ-PNVren balorazioa
Bide Azpiegituretako Batzordean, Aintzane Oiarbide Diputatu anderearen agerraldiaren ostean, Batzar Nagusietako EAJ-PNV bozeramaile Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, Foru Arau berriak ordainpeko tarteak, luzerak eta diruaren xede arloan berrikuntzak ezartzen ditu, eta bereziki Euskadiko Auzitegi Gorenaren sententziak “zeharkako diskriminazio” arloan esandakoaren inguruko interpretazio orori zehatzago erantzungo dio”.
“Hain zuzen, europar zuzendaritzak bidesarien arloan diskriminazio neurri oro zorrotz debekatzen duela jakinik – adierazi du Arrizabalagak – Foru Arau berrian ordainpeko tarteak, luzerak, kanonaren zenbatekoa, ordainketa bideak, eta proiektuaren prestaketa prozesuaren hasiera hasieratik, arreta berezia jarri da honelako neurririk ez hartzeko”.
“Guztiok gara jakitun, errepide horien artapenak zer nolako kostua eragiten dion Gipuzkoako Aldundiari, hau da, ordaintzen dituzten zergen bitartez, gipuzkoar guztioi. Europako legeriak gai honen inguruan ezartzen duen printzipioa gurera ekarri nahi izan dugu “erabilerarengatik ordainketa”, garraio astuna, gure errepideetan sortzen duen kaltearen erantzule ere izan dadin”.
Foru Arau honen aurkezpena, ardura politiko ariketa da – azpimarratu du – Espainiako Auzitegi Gorenak errekurtsoari noiz erantzungo dion ez dagoenez gure esku, garraio astunari ordainsaria ezartzen jarraitzea ahalbidetuko duen Foru Arau berria onartzea ezinbestekoa da”.
Amaitzeko, Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du, “iruditzen zait orain bi urte –ñabardurak ñabardura- denok egoki ikusten bagenuen garraio astunari N-1ean ordainsaria ezartzea, orain ere berdin, denok egoki ikusi beharra dugula”. “Aurreko Araua tramitatu zenean aurkeztu ziren zuzenketak begiratzen jardun dut – jarraitu du – eta argi dago Europar komisioak berak ikusi ez zuen “zeharkako diskriminazioa” antzeman zuela Auzitegiak. Dena den, urtarriletik hona sistemaren martxak errealitatean gertatzen diren trafikoen berri informazio zehatza eskura jartzen digu, eta ondorioz, Arau berriak zehatzago erantzun dakioke Europak ezarritako printzipioari, “diskriminazio ezari” alegia. Edo, hobeto esanda, behar bada ez Europak berak ezarritakoari, baizik Auzitegiak printzipio horri buruz eginiko interpretazioari”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31