Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/09/06

Euzko Abertzaleak taldeak “konbentzimendu osoz” babestu du osasun arreta unibertsala berreskuratzeko Dekretua

Iñigo Barandiaran diputatuak, alabaina, Dekretua “osatu gabe” dagoela esan du eta Espainiako gobernuari eskatu dio “berrikusketa zabalagoa egitea” araua Lege Proiektu gisa izapidetzeko prozesuan
Euzko Abertzaleak taldeak “konbentzimendu osoz” babestu du osasun arreta unibertsala berreskuratzeko Dekretua

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak baiezkoa bozkatu du gaur osasun arreta unibertsala berreskuratzeko Dekretuaren bozketan.  Iñigo Barandiaran jeltzaleak Kongresuko hizlarien tribunatik bertatik esan duenez, baiezko boto hori “konbentzimendu osoz” eman du. Dena dela, diputatu jeltzaleak Espainiako gobernuari ohartarazi dio Dekretua “osatu gabe” dagoela, eta “berrikusketa zabalagoa” egitea eskatu dio araua Lege Proiektu gisa izapidetzeko prozesuan.

Hitz egiteko izan duen tartean, Barandiaranek baieztatu du EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak Dekretu horren helburua partekatzen dutela, zentzu berean egin diren adierazpen publikoetan agerian geratu den legez eta  2012an Partido Popularraren Gobernuak osasun zerbitzu falta hau zuzentzeko, Osasun Departamentuak onartu zuen araudian ezarri bezala. Araudi autonomiko hau,gainera, Gobernu Zentralak  errekurtso bidez saboteatu zuen eta Diputatu jeltzaleak baieztatu duenez “berehala erretiratzea exijitzen dugu”. Era berean nabarmendu duenez “inork ezin izan du erakutsi neurri haiek ezertarako balio izan ote duten edo defizita murrizten lagundu duten”, hura izan zelarik Partido Popularraren Gobernuak osasun zerbitzuaren unibertsaltasuna ezabatzeko orduan erabili zuen argudioa.

Edozein kasutan, Barandiaranek era berean deitoratu du Errege Dekretu lege hau mugatuta dagoela erreforma aurreko egoerara itzultzera “soilik babestutako pertsonen esparruari dagokionez, hau da, osasun-kopagoa bere horretan utzita”.

Halaber, diputatu jeltzaleak era berean adierazi du ez dagoela ados indarrean dirauen “alderdi zentralizatzailearekin”, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskuduntza banaketari eragiten diolarik. Partido Popularraren gobernuak dekretu bidez ezarri zuen administrazio autonomiko eskudunek osasun txartela eman baino lehen Ministerioaren baimena beharko zela. “ Erabat asmo zentralizatzailea  uzten du agerian eta gure ustez guztiz gainditzen ditu Estatuak osasunaren oinarriak eta koordinazio orokorra  ezartzeko  orduan daukan eskuduntza”.

Euzko Abertzaleak Taldea zuzenketa bidez saiatuko da gai horiek guztiak zuzentzen Dekretu hau Lege Proiektu gisa izapidetzeko prozesuan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube