Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Agirretxeak Isabel Celáari eskatu dio Euskadik hezkuntza arloan daukan eskumen markoa errespetatzea eta judizializazio bidea bertan behera uztea
“Ez ezazu Madrilgo sindromea zeureganatu zure politikak planteatzeko orduan” ohartarazi dio Joseba Agirretxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohi eta Espainiako Gobernuko Ministro eta bozeramaile andreariJoseba Agirretxeak, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak talde barruan hezkuntza gaietarako bozeramaileak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministro andreari exijitu dio gaur Euskadik hezkuntza alorrean daukan eskumen markoarekiko “konpromiso zintzo,zehatz eta leiala”. Isabel Celaák Diputatuen Kongresuan izan duen lehen agerraldiaren kariaz, Agirretxeak gogoratu du EAEk eskuduntza esklusiboa daukala hezkuntzan, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohiari eskatu dio Gernikako Estatutuan ezarritakoa zehatz-mehatz errespetatzea.
“Zure politikak planteatzeko orduan ez ezazu Madrilgo sindromea zeureganatu eta Eusko Jaurlaritzako Sailburu zinenean defendatzen zenituztenak orain Ministro zaudela defendatzen jarraituko ahal duzu”, adierazi dio Celaári diputatu jeltzaleak.
Euskadik bere hezkuntza sistema propioa egituratzeko daukan gaitasun eta ahalmena defendatu du eta Estatuak oinarrizko legeriaren bidez Euskadiko eskumenetan sartzeko egin dituen saiakerak salatu ditu. “Euskadiren eskuduntzak husten ari dira Estatuaren mesedetan”, salatu du Diputatu jeltzaleak, eta Auzitegi Konstituzionalaren hainbat epai aipatu ditu zeinetan boto partikularren bidez zuzenbide autonomikoaren narriatzeaz ohartarazi den. Era berean kritikatu ditu Euskadiko arauen kontra eta “gure eskumenen kontra” “sistematikoki” aurkeztu diren errekurtsoak, besteak beste Euskadiko beka sistemaren edo ebaluazioen arauketen kontra. Ildo beretik, Celaári eskatu dio “judizializazio bidea” bertan behera uztea eta gogoratu du Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak “kezka handiz” hartu zituela Ministro andreak Agirretxeak eginiko galderei kontrol bilkuran eman zizkien erantzunak.
Diputatu jeltzaleak gogoratu du horregatik izan zela,hau da, parlamentuko gehiengo zabal batek ez zuela erakutsi Euskadiko hezkuntza sistema errespetatzeko borondatea, Euzko Abertzaleak taldea Hezkuntzaren aldeko Estatu Itunetik ateratzea, eta itun horrek porrot egin zuela gogoratu du.
Euskarari dagokionez, Joseba Agirretxeak adierazi du Euskadiko hezkuntza sistema “eleanitza” dela eta bere ardatza euskara dela eta ildo beretik ohartarazi duenez “Estatuko erakundeek gai hau arautzeko izan dezaketen edozein asmo esku-hartze onartezina litzateke eta Konstituziotik kanpo egongo litzateke euskal hizkuntza esparruari dagokionez”.
Amaitzeko eta Konferentzia Sektoriala “politikak egiten diren batzarra” ez dela baieztatu ondoren, Ministro andreari adierazi dio Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea “akordioaren bidea” hartzeko prest dagoela.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31