Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/06/22

EAJ-PNV batzarkide taldeak erabateko desadostasuna adierazten du “La Manadako” kideak behin behinean aske uzteko erabakiarekin

Ulertezina da, Nafarroako Auzitegiak “La Manadako” kideak ihes egiteko eta delitua berriz egiteko arriskurik ez dagoela argudiatuz, behin behinean aske uzteko erabakia jasotzen duen autoa
EAJ-PNV batzarkide taldeak erabateko desadostasuna adierazten du “La Manadako” kideak behin behinean aske uzteko erabakiarekin

EAJ-PNV batzarkide taldeak erabateko desadostasuna adierazten du, Nafarroako Auzitegiak emandako autoarekin, eta instituzio zein herritarren haserre eta suminarekin bat egiten du. Lehenik eta behin, EAJ-PNV batzarkide taldeak, bere elkartasuna adierazi nahi dio biktimari eta senitartekoei. Eta era berean, gure haserrea azaldu nahi dugu, emakumearen oinarrizko eskubideak bermatzen ez dituen autoaren aurrean, emakumeok babesgabe uzten gaituen autoa. EAJ-PNV batzarkide taldeak, berdintasunaren alde lan egiten jarraituko du eta egunotan emakumeon eskubideen defentsan antolatu diren ekimen eta ekitaldiekin bat egiten du.  

Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJ-PNVren bozeramaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan adierazi du: “Nafarroako Auzitegiak emandako autoa ulertezina da. Ez da bidezkoa, kataluniar politikariak, ustezko sedizio delituagatik akusatutakoak, behin behineko espetxeratze egoeran diren bitartean, “La Manadako” kideak aldiz, epaituak eta kondenatuak, behin behinean aske uztea. Eta are gehiago kontuan hartzen badugu – amaitu du – Manadako kideak, aurrez delitua berriz egiteko arriskuagatik aske ez uztea erabaki zuen Auzitegi berak hartu duela orain, aske uzteko erabakia”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube