Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak uste du “seriotasun osoz, kautelaz, profesionaltasunez eta arduraz” lagundutako suizidioa despenalizatzeko urratsa eman behar dela
Joseba Agirretxeak baieztatu duenez “bada garaia hiltzeko laguntza behar duenaren nahia eta beharrak, horretan parte hartzen duenarentzako berme juridikoekin uztartzeko legeria eztabaidatzeko eta egiteko”“Uste dugu seriotasun osoz, kautelaz,profesionaltasunez eta arduraz, lagundutako suizidioa despenalizatzeko urratsa eman behar dela; ezin da penalizatu, esparru profesionaletik, egoerak behar dituen berme guztiekin, bizi den eran bizi ezin delako hil nahi duen pertsonari laguntzea”. Hori da Joseba Agirretxea EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko osasun gaietarako bozeramaileak adierazitako iritzia, gaur, Kongresuan, lagundutako suizidioaren despenalizazioaren inguruan egin den eztabaidan. Bost diputatu jeltzaleek, beraz, Kataluniako Parlamentuaren lege proposamenaren alde bozkatuko dute.
Joseba Agirretxeak gogora ekarri duenez, 2015ean Eusko Legebiltzarrak zentzu bereko ekimena onartu zuen EAJ-PNV, PSE eta EH Bilduren aldeko botoekin. Zentzu berean esan duenez “bada garaia hiltzeko laguntza behar duenaren nahia eta beharrak, horretan parte hartzen duenarentzako berme juridikoekin uztartzeko legeria eztabaidatzeko eta egiteko”.
“Ba al dakizue zeinen jasanezina izan daitekeen ezin bizitzea eta, aldi berean, ezin hiltzea”?, galdetu du. “Gizarteak ongi bizitzea bermatzen badu, ongi hiltzea ere bermatu behar du. Horrek denak aurreiritzirik gabeko arau bat behar du, hainbat pertsonaren arazo errealei konponbide bat emateko”, esan du. Horregatik, eta “bilatzen den interpretazioari segurtasuna eta ziurtasuna emateko eta aurreiritzi ideologiko eta erlijioso guztiak kenduz”, Agirretxeak zera baieztatu du: “lege tresna bat beharko litzateke formula ezberdinen bidez nork bere bizitzaren eta heriotzaren gain duen eskubidea arautzeko; nork bere biziaren inguruan erabakitzeko eskubidea eta autonomia pertsonala bermatuko duena, zalantzan jarri ezin diren baldintza batzuekin, besteak beste eskari aske eta zalantza gabea, heriotzara daraman gaixotasun larria, patologia sendaezina, sufrimendu fisiko edo psikiko etengabea…”.
Agirretxeak amaitzeko kritikatu ditu “marka propioa agerian uzteko asmoarekin egiten diren lasterketak”, Parlamentuko taldeek Kongresuan gai honi buruz aurkeztu dituzten proposamenei erreferentzia eginez. Hauen artean Podemos taldeak aurkeztutakoa, Euzko Abertzaleak taldearen aldeko botoa jaso zuena, baina izapidera onartua izan ez zena. “Heldu diezaiogun zezenari adarretatik eta egin dezagun legea”, eskatu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31