Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Esteban kritiko agertu da `proces´ eko epaileekin: “Beren ardurapean hartu dute Espainia erabaki politikoen bidez salbatzeko misioa”
Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak baieztatu du EAJ-PNVk ez duela aurrekontuei buruzko inolako negoziaketarik irekiko, 155.a indarrean dagoen bitarteanAitor Estebanek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak `proces´ deritzonarekin zerikusia duten kausez arduratzen diren epaileen lana kritikatu du zeinei “Espainia salbatzeko misioa beren ardurapean hartuta, erabaki politikoak hartu izana” leporatu dien. “Hori ez da zuzena”, esan du Estebanek.
Bizkaia Irratiari eginiko elkarrizketan, Estebanek esan du bere ustetan “Gobernuari 155.arekin albait arinen amaitzea komeni zaiola” eta deitoratu du epaileak “`procés´ deritzonaren kontra egiteaz arduratzen ari direla”. “Presidenterako Turullen izena entzuten hasi zenean, Llarena epaileak berehala hartu zuen haren inputazioari buruzko erabakia”, salatu du.
Espainiako Gobernuak berak konfirmatu duenez Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko dituen Aurrekontuez galdetuta, Aitor Estebanek zera azpimarratu du “oraindik hitz egiten hasi ere ez gara egin, hitz egiten hasteko 155.artikuluak ez duelako indarrean egon behar”. “Denborak doi-doi daude, oraindik ez gara hitz egiten hasi eta ez dakigu egingo dugun ere”, baieztatu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31