Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/03/14

Aitor Estebanek Rajoyri eskatu dio pentsioak KPIaren arabera igotzea eta erabakiak presaz hartzea Pentsio Sistemari bideragarritasuna emateko

Gobernuko Presidentearen agerraldian, bozeramaile jeltzaleak Sistemaren izaera publikoa aldeztu du eta eskatu du PPk bere kabuz egin dituen erreformak indargabetzea eta Gizarte Segurantzaren Erregimena EAEri transferitzeko prozedurari ekitea

Aitor Estebanek, EAJren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, EAJren jarrera azaldu du pentsioen inguruan gaur egin den osoko bilkuran,zeinetan Espainiako gobernuko Presidente Mariano Rajoyk hitz egin duen.

Estebanek hitz egiteko izan duen tartean baieztatu duenez “Gizarte Segurantzaren Sistema Publikoak izan behar du Pentsio Sistemaren oinarrizko zutabea, eta publiko izaten jarraitu behar du bere finantzaketan eta kudeaketan” eta “presazko neurriak hartzea” eta “adabakietan ez aritzea” eskatu du “borroka partidista eta alde bakarreko erabakiak” bazter batean utzita “onuradunei gutxieneko aurreikuspenak eskainiko dizkien eta inola ere atzerakoia izango ez den” Sistema adosteko.

Ildo horretatik,bozeramaile jeltzaleak 23/2013 Legea indargabetzea eskatu du, PPk X. Legealdian bere kabuz onartu zuena “lege hori konponbidea ez delako eta pentsioen beherakada drastikora eramango gaituelako, eta hori are ageriago egongo da datorren urtean Iraunkortasun Faktorea indarrean jartzean”. Alderantziz, Estebanek pentsioak KPIaren arabera eguneratzea eta exijitu du eta “Sistemaren beraren gastu desegokiak ezabatzea, besteak beste enpresen kotizazioen salbuespenak,hobariak eta murrizketak” eta aldarrikatu du “formula argiagoak, seguruagoak eta gardenagoak bilatzea, Toledoko Itunaren baitan adostuta”.

Zentzu berean, bozeramaile jeltzaleak Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko aukerak enpresetan eta autonomoen artean “arakatzea” proposatu du, eta Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoaren kudeaketa Euskadira transferitzea aldarrikatu du. “Legea,presidente jauna, zerorrek esaten duzun moduan, bete beharra dago. Bada, bete ezazu eta transferentzia egin ezazu, Gernikako estatutua onartu zenetik 39 urte igaro badira ere. Legea da, presidente jauna, ez da ez apeta ezta inposaketa ere”, baieztatu du.

Beste alde batetik, Aitor Esteban kritiko agertu da gaurko osoko bilkurarekin Toledoko Itunaren Batzordea “hilabetetan batzartu ondoren”. “Zerbait egin omen da oso gaizki”, azpimarratu du. Nola liteke Toledoko Itunak ezer ere aurreratu ez izana?” galdetu du. Zentzu berean salatu duenez “erabakiak hartu gabe jarraitzen dute ez zaiolako uko egin nahi pentsioen afera guda politikorako eta botoak eskuratzeko erabiltzeari, aldaketak egiten ez badira amildegira goazela ikusten den arren”. Horregatik esan du Gobernuko Presidenteari dagokiola “funtsean” proposamenak aurkeztea “eraman gaituzten ereduaren gaineko adostasunik ez dagoelako eta onuradunei etengabeko murrizketa ezartzen zaielako. Azken finean, ez du etorkizunik hiritarrei pentsio duinak bermatzea nahi bada”.

“Ezinbestekoa da Sistema erreformatzea, finkatzeko eta hurrengo belaunaldietarako bideragarri egiteko, piramide demografikoaren iraulketak, krisi ekonomikoaren eraginak eta soldaten murrizketa onartezinak hala exijitzen dutelako. Halako gai garrantzitsuari, ekingo diogu behingoz ?”, amaitu du Estebanek.

GARRANTZITSUA: Hurrengo estekan irakur daiteke Aitor Estebanek emaniko diskurtsoa https://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/18777/discurso-de-aitor-esteban-en-el-pleno-sobre-pensio

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube