Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldea eszeptizismoz begiratzen dio Hezkuntzari buruzko Itunaren etorkizunari eta ohartarazi duenez “gauzek berdin jarraitu ezkero eta Euskadiren eskumenak errespetatzen ez badira, Mahaitik altxatuko gara”
Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak gogoratu du EAJ-PNVren presentzia Euskadik Hezkuntza esparruan dituen eskumenei erakutsitako errespetuak baldintzatu duela“Hezkuntzaren aldeko Itun honi antzematen diogu eratu zen unean aurreikusi genion etorkizun berbera: oso eszeptiko gaude eta gauzek berdin jarraitzen badute, ikusi egingo dugu funtsezko jotzen duguna ez dela betetzen eta orduan, beharrezkoa bada, Mahaitik altxatuko gara” ohartarazi du Joseba Agirretxea Euzko Abertzaleak taldeko Hezkuntza gaietarako bozeramaileak.
Diputatu jeltzaleak adierazpen hauek egin ditu gaur bertan, PSOEko ordezkariak salbu Talde guztietako ordezkariak egon diren bileran. Batzar horretan eztabaidatu dute Azpibatzorde horren egoera. Agirretxeak gainerako Bozeramaileei gogoratu die Euzko Abertzaleak taldeak duela aste batzuk aurkeztu zuen agiria “oinarrizkoa eta aurretiazkoa” dela eta orduan ere PSOE izan zela denbora eskatu zuela eta Lurraldetasunari buruzko kapitulua aztertzeko unera arte itxarotea proposatu zuena “gure eskaria egokitzen ote zen“ ikusteko. “Oraingo honetan PSOE da altxatu dena” esan du Agirretxeak.
Euzko Abertzaleak taldeak, atzo egin zen bileraren ondoren, kezka handiz ikusten du Azpibatzorde horretan gertatzen ari dena. Agirretxearen ustetan “ez dakigu oso ziur Ciudadanos moduko alderdiek Autonomi Erkidegoen eskuduntzak ezagutzen dituzten eta errespetatuko dituzten eta, bereziki, Euskadirenak”. Agirretxeak ohartarazi duenez “horrela jarraitzen bada ikusiko da beharrezko jotzen duguna betetzen ez dela eta orduan Mahaitik altxatuko gara,beharrezko jotzen badugu”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31