Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Aitor Estebanek Mariano Rajoyri torturengatik kondenatutako UCOko Operazio Buruaz: “Ez zarete kentzera ausartuko esango dutenaren beldur zaretelako, baina horixe da egin beharko zenuketena”
Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak Manuel Sánchez Corbík hainbat agerraldi publikotan EAJri buruz eta ETAren borrokan bete zuen eginkizunaz egin dituen adierazpenak gaitzetsi ditu. Zentzu berean baieztatu duenez “torturengatik kondenatutako pertsona bat ezin da UCOko Burua izan”Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur baieztatu du Manuel Sánchez Corbí “torturengatik kondenatua izan den pertsona, nabarmentzeko horren gogo handia duen pertsona, erabat demokratikoa den alderdi politikoari indarkeriarekin bat egitea leporatzera iritsi dena, ezin da UCOko Burua izan”. Hori dela eta, kontrol bilkuran, Mariano Rajoyri eskatu dio Sánchez Corbíri bere erantzukizunak kentzea: “Ez zarete ausartuko esango dutenaren beldur zaretelako,baina horixe da egin beharko zenuketena”, ezarri du.
Hitz egiteko izan duen tartean, Aitor Estebanek gogora ekarri ditu UCOko Operazio Buruak iragan otsailaren 3an La Vanguardia egunkariari eginiko adierazpenak, zeinetan EAJ “okerren taldean” sartu zuen ETAren kontrako borrokan “etarra,batasuno eta Euskadiko Elizarekin“ batera. Ondoren,baieztapen horiek Estebani sinesgarri egin ez zaion “hutsen zerrenda” bidez erretiratuak izan ziren. Zentzu honetan, bozeramaile jeltzaleak berak adierazi bezala, Manuel Sánchez Corbík zentzu bereko hainbat adierazpen egin zituen. “El Mundo. 2017ko abenduaren 20 an: `Eusko Jaurlaritzak eta EAJk ETAren disoluzioagatik kobratu nahiko dute´”. Bere liburua aurkezteko prentsa aurrekoan, berrikitan: `EAJk ez zuen ETAren porrota nahi. EAJ ETAren eskutik joan da hainbatetan´”, azaldu du Estebanek.
Are gehiago, jeltzaleen bozeramaileak salatu duenez, Sánchez Corbík, Espainiako Epaimahai bik torturak egiteagatik lau urteko espetxe zigorra eta Jose María Aznarren Gobernuak hurrengo egunean eman zion indultuagatik izan ez bazen Guardia Zibiletik ateratzea ekarriko zion sei urteko gaitasungabetzea jaso duenak, 2017ko urrian La Verdad egunkarian zera esan zuen “Gerra zikina ez zen horren garrantzitsua izan”. “Ez du ematen torturari dagokionez indultuei mugak jartzeko gogo handirik dagoenik; atzo bertan, Europak bederatzigarren kondena ezarri zion Espainiari tratu txarrak egiteagatik”, gogoratu dio Rajoyri Guardia Zibilak ETAkide biri tratu txarrak egiteagatik Estrasburgoko Epaimahaiak Espainiari ETAkide horiei kalte ordaina ematera kondenatzeko hartu duen erabakia gogoan.
Estebanek era berean baieztatu du Sánchez Corbí izan zela Frantziako Poliziak eta Ertzaintzak ETAren kontrako borrokan informazio baliotsua partekatzeari uzteko erabakia eragin zuena. `Diru Gutxi´ operazioaren ondoren gertatu zen, zeinetan Ertzaintzak Frantziako Poliziaren laguntzarekin ETAk estortsioa egiteko zeukan egitura desegitea lortu zuen. Polizia bien arteko harremanak berdin jarraitzekotan “atentaturen bat saihestu zitekeen?” galdetu du Estebanek. “Ez dugu sekula ere jakingo, susmoak egon dauden arren” deitoratu du eta azpimarratu duenez “hori ez da polizia buru baten jokaera egokia”.
Horregatik guztiagatik, Aitor Estebanen esanetan Manuel Sánchez Corbík “heroia izateko halako handikeria eta nabarmentzeko gosea duen tipoak ez du ibilbide garbia egin”, “diputatu askok ondo ezagutzen duzue,baina diozuen beldurragatik ez duzue ezer esango”, azpimarratu du. “Ezin da eta ez litzateke UCOko Operazio burua izan behar”, esan du, baina “ez duzue kenduko esango dutenaren beldur zaretelako”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31