Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2018/02/13

Aitor Estebanen adierazpenak Ciudadanosek hizkuntza koofiziala oposaketetan baldintza gisa ezabatzeko egin duen proposamenaz: “Behar ez den casus belli bat sor liteke”

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak esan du ekimena Konstituzioaren kontrakoa dela eta Ciudanosi leporatu dio “alderdi su-piztailea” dela “ demagogia erabiltzen duelako eskukada bete boto lortzeko”.
Aitor Estebanen adierazpenak Ciudadanosek hizkuntza koofiziala oposaketetan baldintza gisa ezabatzeko egin duen proposamenaz: “Behar ez den casus belli bat sor liteke”

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak erabat gaitzetsi du Ciudadanosek gaur hizkuntza koofiziala funtzio publikoko oposaketetako aurretiazko baldintza gisa ezabatzeko egin duen proposamena. Estebanek gaineratu duenez “behar ez den casus belli bat sortuko litzateke”.

Bozeramaileen batzordera sartu orduko komunikabideei eginiko adierazpenetan Estebanek ekimen hau “harrigarri” jo du eta konstituzioaren kontrakoa dela esan du Autonomia Estatutuen edukia bera aldaraziko lukeelako, eta horiek berretsiak izan dira eta Espainiako Parlamentuaren Lege Arrunt bidez aldarazi behar dira. “Zertan geratuko litzateke euskal gizarteak bere Estatutua berretsi zuenean hartu zuen akordioa?”, galdetu du.

“Ciudadanosen azken burutazioa da, alderdi politiko su-piztailea da eta akordioa bilatu beharrean konfrontazioa bilatzen du eta demagogikoa eta deigarria izan daitekeen edozer erabiltzen du eskukada bete boto lortzearren”,amaitu du bozeramaile jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube