Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Etorkizunean kalitatezko gizarte politika eredu jasangarri batekin sistemaren iraunkortasuna nola bermatu da funtsezkoena
Lander Ugartemendia batzarkide jeltzaleak salatu du EH Bildu eta Podemosek Gizarte Politikak bere diskurtsoen demagogia elikatzeko aitzakia gisa erabiltzen dutelaLander Ugartemendia, EAJ-PNV batzarkide taldeko batzarkideak Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur egin den Osoko Bilkuran adierazi du, “EAJ-PNV batzarkide taldearen aburuz ikuspegi kuantitatiboa garrantzizkoa izanik, ikuspegi kualitatiboa da funtsezkoa. Eta horixe da Aldundiak aurkeztutako mendekotasuneko prestazio araudi berriaren oinarria”.
Jarraian Ugartemendiak egungo egoera zein den azaldu du, “Gipuzkoan ia 17.000 pertsonek jasotzen dute mendekotasuneko prestazio ekonomikoa, Foru Aldundiak eskaintzen duena”. “2008tik hona, urtez urte, aipatu prestazioen aurrekontua, igo da, 2013an izan ezik –jarraitu du batzarkide jeltzaleak– 2007an 0 euro bazen, 2017an 59 milioi euro dira. Guztira ia 400 milioi euro inbertitu ditu Foru Aldundiak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen alde, gure Aldundiak Gizarte Politikekin duen konpromiso irmoaren adibide argia –erantsi du–".
Oposizioko batzarkide taldeei zuzendu zaie Ugartemendia batzarkide jeltzalea esanez, “EH Bildu diru kopuruetan jarri du beste behin begirada, nola ez. Baina hitz hori erabiltzea ez da onargarria Aldundiak 2018an 4,4 milioi euro gehiago inbertituko dituela kontuan harturik”. “Bestalde -jarraitu du– Foru Gobernuak proposatutako egokipenei esker, 10 pertsonatik 6k prestazio handiagoa jasoko dute, gehien bat, zaintza profesionalizatua behar dutenek. Eta hortaz gainera, EH Bilduk eta Podemosek ez dute aipatu nahi, gure iritzian aldaketen ondorioz sortuko diren 250 lanpostuen gaia”. “EH Bildu eta Podemos 250 lanpostu berri sortzearen aurka al daude bada? – galdetu die jeltzaleak –“.
Amaitzeko, Lander Ugartemendiak azpimarratu du, “Maite Peña Diputatu andereak zuzendutako departamentuak proposatutako egokipenak, batzarkide taldeek, Udalek, EUDELek eta hirugarren sektoreko elkarteek egindako alegazio, iradokizun eta proposamenak kontuan harturik osatu da eta EAJ-PNV egokipenen helburuekin bat gatoz. Zergatik? – galdetu du – Aipatu egokipenak, etxeko zerbitzu profesionalizatuetara lotutako prestazioak sustatzea, zaintzaren kalitatea bermatzea eta datozen hamarkadetan biziko den aldaketa demografikoari aurre hartzea dutelako helburu”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31