Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eibarko Udalak berriro geratu ditu Errebaleko lanak
Bozeramaile jeltzaleak dio bera alkate izango balitz —eta, ondorioz, horrelako bi porroten erantzule—, dimititu egingo lukeelaEibarko Udalak Errebaleko obrak geldituko ditu. Lanak Dragados enpresari esleitu zizkion duela bi urte, 4.093.126,69 euroan. Udal gobernuak ezagutzera eman du kontratua bertan behera utziko duela, “egutegia ez dutelako bete”. Bigarren porrota da Errebalen. Izan ere, 2009an Merkatalgune-proiektua bertan behera geratu zen. Gauzak horrela, urtarrilean beteko dira hamar urte Merkatu Plaza eraitsi zutenetik.
Josu Mendicute Rodriguez, Eibarko EAJren bozeramailea, haserre agertu da “udal gobernuak behin eta berriro, sistematikoki, ezkutatu egin dituelako proiektu honen arazoak”. Hori dela eta, gaineratu duenez, “udal gobernuak merezi du kontratua etetzea, herritarrek emandako konfidantza urratu dutelako”. Hori dela eta, ondorioztatu du “ni Alkate banintz eta hamarkada bat baino gutxiagoan, tamainako bi porrot nire ardura izango balira, dimititu egingo nuke”.
Horregatik guztiagatik, EAJk uste du PSOEren garaia agortua dagoela Eibarko Udaletxean, eta “gobernatzeko beste modu baten alde” egiteko beharra defendatu du, “baita gobernu ona gidatzeko ardura duten pertsonak aldatzeko beharra ere”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31