Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Irungo EAJ-PNVren bozeramaileak, Xabier Iridoyk, Iñigo de la Sernak hartutako kompromisoarekiko poztasuna adierazi du
Lehengo astelehenean, Maria Eugenia Iparragirre senatari jeltzaleak, Irungo erdigunean dagoen trenbide eremuaren birmoldaketa martxan jartzeko protokoloa berriz ere aktibatzeko exijitu zion Iñigo de la Serna ministroari, Sustapen arloko arduradun nagusiak Senatuan egin zuen agerraldianAtzokoan, ministroak, egindako erreklamazioari erantzuna eman zion, AHTak Donostia eta Irun artean izango den zatia 2019 urterako amaituta egongo dela esan zuen, konpromiso hori bere gain hartuz. "Irun eta Donostiaren arteko elkargunean 200 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusia dago, eta obrak berehalakoan hasiko dira, hartara 2019an bukatzeko" esan zuen.
Horregatik, Irungo Udaleko gobernuan dagoen Udal Talde gisa, Irun eta Donostia elkarlotzeko konpromisoa hartu izanagatik, gure alaitasuna adierazi nahi dugu. Era berean, gure senatariek Madrilen egindako lana eskertu eta goraipatu nahi dugu, batez ere Maria Eugenia Iparragirre irundarrari, Irun bezalako hiriak aurrera egin dezan lan egiteagatik.
"Asko eskertzen dugu Senatuan talde jeltzaleak egindako lana, Irun momentu oro kontuan izan dutelako, eta hemen hiri erdian dugun eta erabilgarri ez dagoen trenbide eremuaren berreskuratzea eskatzeagatik, hartara hirigintzan dugun ezetako bat konponduz" adierazi du Iridoyk, "gure taldeak erakundeen, taldeen eta pertsonen arteko elkarlana beharrezkoa dela iruditzen zaigu, horrela Irun instituzioen agendatan egon dadin, kudeaketa on bat egiteko eta horrela irundarron ongizatea bermatuz" berretsi nahi izan du.
Hala ere, Irunek etorkizunera begira jarraitu behar du, hirian mugikortasun jasangarriaren eta hirigintza birsorkuntzarekin erlazionatutako eginbehar asko daude eta oraindik.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31