Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
#DonostiaBiziDut, bizikidetzarako mezuak jasoko dituen kanpaina abian da
Donostiako Udalak gaur aurkeztu du #DonostiaBiziDut kanpaina. Honen bitartez bizikidetza, gizalegea eta begirunea sustatu nahi ditu gure hiriaren egunerokotasunean funtsezko balio gisaHiru donostiar artistak eginiko ilustrazioen bidez, kanpainak hiru ardatz izango ditu: hondartzetako garbitasuna, oinezko eta txirrindularien arteko bizikidetza eta bizilagunekiko adeitasuna.
Mezu guztiek “atsegin zaitut” ideiaren baitan egiten dute bat, eta bizikidetza arauak errespetatu eta beste herritarrekin enpatia bilatzen denean sortzen den harremanari buruzko ideia positiboa hedatzea dute helburu.
“Egunero bizitzea elkarrekin bizitzea da”. Esaldi horrekin azpimarratu nahi du kanpainak Europako Kultura Hiriburutzaren oinarrian dagoen bizikidetza espiritua, donostiar bakoitzaren eguneroko ekintza handi zein lan txikietan gauzatzen dena.
#DonostiaBiziDut da kanpainarako hautaturiko goiburua, eta benetako protagonistak jartzen ditu lehen pertsonan: Donostiako gizon-emakumeak, eguneroko jarrera eta lanarekin inguru atseginago bat sortzen laguntzen dutenak.
Mikel Casal, Leire Salaberria eta Marc P. Dira kanpainan parte hartu duten hiru ilustratzaileak. Euren lan artistikoek, ikuspegi fresko eta gaur egungoekin, gutariko bakoitzaren gizalegezko sentimenduei irudia jartzeko balioko dute.
Kanpainak Instagram sarean profil bat izango du (#DonostiaBiziDut), Donostiako elkarbizitza islatzeko balioko duten irudien edukiontzi bihurtuko dena.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31