Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
“Hauteskundeak irabazi behar ditugu Euskadik aurrera jarrai dezan”, azpimarratu du Egibarrek
EAJ-PNVren ereduak proiektu eta herri bakarra duela helburu ziurtatu du Joseba Agirretxea Kongresurako hautagai gipuzkoarrak.Gipuzkoatik Kongresurako eta Senaturako EAJ-PNVko hautagaiak, Joseba Agirretxea eta MªEugenia Iparragirre, Zarautzen izan dira gaur goizean. Beraiekin batera, besteak beste, Xabier Txurruka Zarauzko alkatea eta Joseba Egibar GBBko presidentea ere izan dira.
“Irabaztera goaz eta irabazi egingo ditugu hauteskundeak, herri honek, Euskadik, aurrera jarraitu behar duelako”. Hitz horiekin hasi du GBBko presidenteak gaur goizeko ekitaldia. “Hauteskundeak irabazi behar ditugu, Euskadik aurrera egin dezan, herri honen martxa inork gelditu ez dezan, ez gelditu, ez geldotu, ezta baldintzatu ere”. Hori da Joseba Egibarrek azpimarratu duena gaur goizean Zarauzko ekitaldian.
Berak adierazi duenez, EAJ-PNVk hauteskundeak irabazi behar ditu “gure autogobernua defenditzen segitzeko –sistematikoki mehatxaturiko autogobernua– Euskal Kontzertu Ekonomikoa edo Nafarroako Ituna defendatzeko jakina; baina baita gure gizarte babeserako eredua ere, eta euskal erakundeak eta horiek hartzen dituzten erabakiak defendatzeko”.
“Jakin badakigu zein den joko-zelaia, erabat lokazturikoa, arauak hankaz-gora dituena guztiz”, ohartarazi du. Hori dela eta, esan du “Espainiako Estatuak bizi duen krisi estrukturalak –ekonomikoa, instituzionala eta eredu politiko eta lurraldekoa- eta funtsezko eskubide eta oinarrizko askatasunekiko errespetu faltak, oso kalitate demokratiko eskaseko sistema politikoan bizi eta partekatzera behartzen gaituzten garaiak ditugu”, adierazi du.
“Horregatik defenditu eta zaindu behar dugu geurea” azpimarratu du. “Baina hori ez da nahikoa” ohartarazi du. “Debekuei aurre egin eta trabak gainditzeko, proposatu egin behar da, arriskatu, konpromisoak geureganatu, aurrera egin, Estatuak –politikoki agortuta daukan eredu eta guzti– eta alderdi konstituzionalistek –Unidos-Podemos barne– nazio errealitateak daudela aitor dezaten, demokratikoki ukaezina delako, eta nazio errealitate horiek beste harreman politiko bat eskatzen ari direla herriek duten erabakitzeko eskubideaz baliatuta”. “Errespeta zaitzaten, errespeta gaitzaten, hauteskundeak irabazi behar ditugu, Euskadik aurrera egin dezan”, amaitu du.
Joseba Agirretxeak Euskadin EAJ-PNVri konfidantza eman zioten horiengana zuzendu da eta Madrilerako ere beraien konfidantza eskatu du: “Euskadirako Jaurlaritzan, Aldundietan, udaletxeetan egiten dugun lanaren adierazle garelako Madrilen ere”. Instituzio guzti hauetarako ordezkari aproposena EAJ-PNV dela pentsatzen duten horiei, Madrilerako berdin bozkatu dezatela adierazi die Agirretxeak.
Kongresurako hautagaia EAJ-PNVren ereduaz ere aritu da, “guk eredu bat eta bakarra daukagu, EAJ-PNVren eredua; proiektu eta herri bakarra dugu helburu”. Bestetik, EAJ-PNVk 30 urteko esperientzia duela azpimarratu du eta orain arte argi eta garbi jokatu dutela eta jeltzaleen proiektua ere argi dagoela adierazi du. Beste batzuk gauza bera esateko moduan ez daudela ere aipatu du Ahirretxeak, “leku batean edo bestean gauza ezberdinak esan eta defendatzen dituztelako”. Beste alderdi batzuk helburuez bakarrik hitz egiten dutela eta hurrengo pausoa zein izango den adierazteko gai ez direla uste du Agirretxeak.
Azkenik, Euskal gizartea heldua dela nabarmendu du Joseba Agirretxeak, orain arte bozkatzerakoan asmatu egin duela eta gizartearengan konfidantza osoa dutela esanez. Euskal herritarrei hausnarketarako gonbidapena luzatu die eta “ikusi dezatela bakoitzaren zerbitzu orria, zeinek ordezkatu duen Euskadi orain arte, nola ordezkatu duen eta zein den bakoitzak duen proiektua gizarteari eskaintzeko”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31