Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2016/02/17

Donostia Kirolak bere kiroldegietako C02 isurketak %25 murriztuko ditu kontratu energetiko berriari esker

Enpresa esleidunak 2,2 miloi euro bideratu beharko ditu kontsumoak optimizatu eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzeari zuzendutako inbertsoak egiteko
Donostia Kirolak bere kiroldegietako C02 isurketak %25 murriztuko ditu kontratu energetiko berriari esker

Donostia Kirolak udal kiroldegietarako zerbitzu energetikoen hornidura eta bere instalazio termiko zein elektrikoen mantentze integrala egiteko kontratu garrantzitsu eta berritzailea Giroa enpresari esleitu berri dio. Kontratu honek, 10 urteko epearekin, 25 miloi eurotik gorako aurrekontua dauka.

Kontratu honetan aurreikusita dauden inbertsioak eta kudeaketa energetikoak udal kiroldegietako jardueratik sortzen diren CO2 isurketen %25-eko murrizketa ekarriko du berekin, eta kontsumo energetikoa %18a jaitsiko da. Horrek, urtean, 225.000€ aurreztea suposatuko du.

Kontsumoa energetikoa optimizatzeari zuzendutako inbertsioen artean, gaur egun dauden argiak ordezkatzea dago, LED teknologia erabiltzen dituztenak jarriko baitira. Gainera, presentzia eta krepuskularreko detektagailuak ere instalatuko dira. Beste alde batetik, igerilekuetako uraren beroa – saneamendu sarera bota baino lehen – errekuperatzeko zenbait obra burutuko dira. Bentaberri, Etxadi eta Intxaurrondoko kiroldegietan plaka fotovoltaikoak jarriko dira, eta Etxadin biomasako galdara jarriko da.

Optimizazio energetikoarekin zerikusirik duen beste inbertsio garrantzitsu batek Txuri Urdin Izotz Jauregian izotza ekoizterakoan sortzen den hondar-beroa aprobetxatzea izango du helburu, eta, horrela, Yoldiko igerilekuen ura berotzeko behar den kontsumoa nabarmen murriztuko da. Honen ondorioz, Yoldi kiroldegian energiaren aurrezpen handiena lortuko da, urtean 800.000 kW/h.

Kontsumoak murrizteko inbertsio hauez gain, enpresa esleidunak bestelako inbertsio garrantzitsuak egin beharko ditu; kasu honetan, erabiltzaileen erosotasuna hobetzeari zuzenduta egongo dira, batez ere, gimnasio eta ikastaroetako geletan.

Era honetan, Belodromo, Gasca eta Bidebietako gimnasioetan klimatizagailuak instalatuko dira (gaur egun ez dute mota honetako sistemarik), eta Yoldi eta Egiako gimnasioetan daudenak ere aldatuko dira, aire berriztatzea eta hotza nahiz beroaren ekarpena hobetu ahal izateko kirol gune hauetan.

Gainera, Yoldi eta Bentaberriko ikastaro-areto bakoitzean klimatizagailu independienteak jarriko dira, gela bakoitzean antolatzen den kirol ekintzaren arabera tenperatura egokiena programatu ahal izateko.

Azkenik, igerilekua duten kiroldegietan pantailak jarriko dira, tenperatura, hezetasuna, kontsumoak eta abarrei buruz erabiltzaileei informatu eta kontzientziatu ahal izateko.

Kontratu berri hau, Donostia Kirolak martxan duen kirol zerbitzuen garapen jasangarriaren estrategiaren barruan kokatzen da, zerbitzu hauek ingurugiroan duten eragina murrizteko helburu duena.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube