Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Agirretxea: “EAJk defenditzen ditu herri honen interesak Madrilen; EAJ bozkatzen duenak Euskadirentzat lan egingo duten ordezkariak bozkatzen ditu”
Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, kongresu eta Senaturako hautagai jeltzaleek EAJren ordezkaritza handi baten babesa jaso dute gaur goizean Donostia Aquariumean egindako ekitaldian. Betan Kongresu eta Senaturako hautagaitza aurkeztu duteArgazkiak...
EAJk datozen hauteskunde orokorretako Gorteetarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Donostian. Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre, Kongresu eta Senaturako hautagai buru jeltzaleek EAJren ordezkaritza handi baten babesa jaso dute, Joseba Egibar GBBren presidente buru.
Joseba Agirretxeak esan duenez, “EAJk asko dauka eskaintzeko; guk denfenditzen ditugu Euskadiren interesak Madrilen eta euskaldunen aldarriak bideratzen ditugu”. Era berean Agirretxeak adierazi du “EAJ herri honen bermea da, gu ez gara talde zabaletan desagertzen, batek EAJ bozkatzen duenean Euskadirentzat lan egingo duten ordezkariak bozkatzen ditu”.
Bestalde, Maria Eugenia Iparragirrek EAJk Madrilen “talde indartsua” izatea eskatu du, “Euskadiren eredu soziala mantentzeko; hainbeste urte eta lan kostatu zaigun eredua”. Senatuan berriz ordezkatzeko nahia duen lurraldeari dagokionez, Iparragirrek Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren proiektua edota Handiko Trena aipatu ditu Gobernua “amaierara arte gezurretan ari dela", agerian uzteko. "Horregatik, argi dago Estatuko Gobernuaren gain-gainean egon behar garela beharrizan hauei lehentasuna eman diezaioten”.
GBBren presidente den Joseba Egibarrek gogorarazi du “Madrilen hartzen diren erabaki askok eragina dute herri honengan, hiritarrengan eta gure erakundeengan, horregatik behar dugu talde sendoa Madrilen; herri hau sentitzen dugunon ahotsa beharrezkoa da Gorteetan”. Era berean, Egibarren esanetan Estatu eredua “krisian dago” eta horrexegatik azpimarratu du “Estatu gabeko nazioekin ez bada negoziazio eta eztabaida bidea irekitzen arazo politikoak bertan jarraituko du. Guk elkarbizitze politiko eredu berria nahi dugu”.
KONGRESURAKO HAUTAGAITZA :
1. Joseba Agirretxea
2. Iñigo Barandiaran
3. Carmen Solorzano
4. Estitxu Alkorta
5. Luke Uribeetxeberria
6. Garbiñe Mendizabal
Ordezkoak: Rafa Uribarren, Nere Zubizarreta eta Maribel Vaquero
SENATURAKO HAUTAGAITZA:
1. Mª Eugenia Iparragirre (Ordezkoak: Mª Jesus Aranburu eta Karlos Ormazabal)
2. Bitoriano Gallastegi (Ordezkoak: Irune Berasaluze eta Rafa Ganboa)
3. Imanol Querejeta (Ordezkoak: Xabier Zabala eta Mª Luisa Ustarroz)
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31