Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/15

Errebaleko proiektuaren atzerapena deitoratu dugu

Hirigintza izapideen alde bozkatu dugu, baina hauteskunde kanpaina arte ezer ez egin izana deitoratu dugu
Errebaleko proiektuaren atzerapena deitoratu dugu

Gaur goizeko udalbatzan Eibarko EAJko udal taldeko kideok Errebaleko proiektua martxan jartzeko beharrezkoak diren hirigintza izapideen alde bozkatu dugu, baina gobernu sozialistak legegintzaldi osoa galdu duela deitoratu dugu, gure ustetan gehiegi atzeratu baitute gaia. Horiek horrela, gobernuak hauteskunde garaiak beren proiektu handiak saltzeko erabiltzen dituela adierazi dugu. Izan ere, “2003an proiektu bat aurkeztu zuten, 2007an beste bat, 2011ean orube bat asfaltatu zuten eta 2015 izapide hauek aurkeztu dizkigute. Bertako bizilagun eta merkatariek, zein eibartarrek orokorrean, ez dute zertan hauteskundeetara itxaron udalak kasu egin diezaien; argi eta garbi, Errebaleko prozesua Gobernu Onaren ereduaren erabat aurkakoa da”. Zentzu honetan, bozeramaile jeltzale Eva Juezek adierazi du “ezin ditugu herritarrak inozotzat hartu 4 urtero hitz politak esanaz. Ekin eta egiteko garaia da”.

Eusko Jaurlaritzak milioi erdiko aurrekontu partida bideratu du Errebaleko proiektua errealitate bilaka dadin. EAJtik gogorarazi dugu Urkulluren gobernua dela Eibarren inbertsio gehien egin duena, hala nola, igogailu eta eskailera mekanikoak ezartzeko; Amaña eremuko trenbideak destolesteko eta estaltzeko; zebra-bideak igotzeko; Torrekua hospitalerako edota Energia Berriztagarrien Ekoizpen-Garaturako Zentrorako, etorkizunera begira Eusko Jaurlaritzaren apustu irmoa dena berrikuntza sustatzeko.

Ondorioak ekonomian

Errebaleko proiektuaren baitan udal gobernuak erakutsitako ezgaitasunak zenbait ondorio izan ditu Juezek, aipatu duenez. Anbulatorio inguruak eta Estaziño kaleak erdigune kutsua galdu dute eta saltoki eta jarduera ekonomikoak indarra galdu du. Errebal, Arragueta eta Estaziñon egun lokal pila daude hutsik. Horregatik, EAJtik beharrezkotzat jo dugu eremua indarberritzea. Horiek horrela, Rialton Kafe Antzokia ezartzea proposatzen dugu, gazteek aurreko legealdian eskatu modura. Testuinguru honetan, EAJtik legegintzaldi honetan hainbatetan eskatu dugun moduan, Merkatu plaza berritzea ezinbestekoa dela adierazi dugu, eta PSOEk eremu eta espazio hau utzia izan duela deitoratu dugu. “Gure proposamenaren ildotik, Merkatu plazaren berrikuntzarako izapideak babestu ditugu proiektuak aurrera egin dezan”.

Hori guztiagatik, “gure apustua tokiko merkataritza babestea da, eragin ekonomikoa handiagoa delako, beste establezimendu handien kasuetan irabaziak herritik alde egiten dutelako”, horregatik, hiri erdigunean hirigintza komertzialago bat sustatu behar dugu. Horretarako, jeltzaleek espaloiak zabaltzea proposatzen dute aparkalekuak ezabatu gabe, bigarren ilara kenduaz, joan den urtean San Juan kalerako egin zen proposamenari jarraituz.

Eva Juezek hitz eman du Eibarko hainbat eremuk bizi duten degradazio eta utzikeria egoerari amaiera emango diola.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube