Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/30

Markel Olano amaitu du herritarrak entzutean oinarritutako aurrekanpaina

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusiagaiak Beasainen amaitu du aurrekanpaina, hain zuzen ere, 5 hilabete iraun duen aurrekapaina. Epe horretan, herritarrekin eta Gipuzkoako ekonomia- eta gizarte-eragileekin egoteko aukera izan du.
Markel Olano amaitu du herritarrak entzutean oinarritutako aurrekanpaina

2014ko azaroaren 22an, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok bere proiektua aurkeztu zuen Beasaingo Igartzan jauregian, hain zuzen ere, “Bestelako Gipuzkoa” izenekoa, eta enpresekin, elkarteekin eta herritarrekin elkarlanean eta parte hartzean oinarritutako proiektua. Gaur, bost hilabete ondoren, Olano Beasainera itzuli da, herritarrak entzutean oinarritutako aurrekanpaina amaitzeko.

Aurrekanpainan zehar, Markel Olanok herritarren proposamenak, ideiak eta iradokizunak jaso ditu, hain zuzen ere, Gipuzkoan aldaketarako gogoaren erakusleak. Gainera, herritarren babesa jaso du Gipuzkoa osoan zehar izan dituen bileretan. Hortaz, Olanoren ustez, aurrekanpaina positiboa eta aberasgarria izan da.

Azaroan proiektuaren aurkezpenean esan bezala, Markel Olanok Gipuzkoan barrena ibii da, iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera. Guztira 32 herritan izan da, hain zuzen ere, herritarren %85 ordezkatzen dituztenak – besteak beste, Eibar, Irun, Tolosa, Errenteria, Zarautz, Zizurkil, Arrasate, Ataun –. Bertan izeneko ekimen horretan, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigaiak egun osoak eman ditu – gosaritik afal-ordua arte – herrietan, bertako errealitatea, enpresak, gizarte-zentroak bisitatzen eta herritarrekin, arduradunekin eta langileekin bilerak egiten, non eta, proposamen zehatzak egin eta iritzi, kritikak eta ekarpenak jaso dituen.

Markel Olanok azaldu duenez, herritarrek ekonomia-egoeraren, enpleguaren eta ekonomiaren etorkizunaren gaineko kezka dute, eta hori izan da bileren abiapuntua eta horiei buruzko proposamenak egin ditu. Gainera, 2015eko hasieratik apirilaren amaiera arte, Markel Olanok eta bere taldeak – Eider Mendoza, Imanol Lasa eta Xabier Ezeizabarrena – 6 proposamen zehatz egin dituzte, hain zuzen ere, Gipuzkoako eguneroko zereginen gaineko 6 proposamen: hondakinen kudeaketa (urtarrilak 30), la ekonomia (otsailak 13), gizarte poitika (martxoak 13), gobernu ona (martxoak 27), mugikortasuna eta azpiegiturak (apirilak 17), eta kultura (apirilak 29).

Era berean, hautagai jeltzaleak bilerak egin ditu Gipuzkoako lau eskualdeetako gizarte- eta ekonomia-eragileekin, eskualdeetako egoera ezagutzeko. Bilerak urtarriletik hasita hilero egin dira, larunbatez, eta horietan ekonomian zein gizarte politikan adituek analisia egin dute eta, ondoren, bertaratuek analisiaren gaineko iritzia eman dute.

Baina, baldin eta ekimen arrakastatsurik egon bada, hori Markel Olanoren ustez, Entzun-Ikasi ekimena izan da. 200 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, azarotik hasita hilero egin diren bileretan. Bilera horiek kamara eta komunikaturik gabe egin dira eta helburua izan da, proposamenak zein kritikak entzutea, horiekin ikasteko eta kalearen errealitatea ezagutzeko, betiere, Bestelako Gipuzkoa proiektua hobetzeko.

Gainera, Olanok esportatzeko gaitasuna duten Gipuzoako hogei bat enpresa bisitatu ditu eta, bertan, bere ekonomia proposamena aurkeztu du, hain zuzen ere, industriari babesa emateko proposamena, izan ere, industria oso garrantzitsua da Gipuzkoan enplegua eta ongizatea sortzeko. Horren harira, EAJ-PNVren hautagaiak ekonomia-proposamena ere aurkeztu die, besteak beste, lehen sektoreari, formazio zentroei edo makina-erremintaren sektoreari, hain zuzen ere, Gipuzkoan garrantzi handia duten sektoreei.

Aurrekanpainak izan ditu beste une esanguratsu batzuk: lehena, otsailaren 7an Eibarren egin zen hautagaitzaren aurkezpena; bigarrena, Gipuzkoa Forum-ek antolatutako jardunaldian Markel Olanok Gipuzkoako zentralidadea ordezkatzen duten hainbat pertsonengandik – besteak beste, Pedro Miguel Etxenike – jaso zuen babesa; eta hirugarrena, Donostiako alkategai Eneko Goiarekin batera mundu osoko hainbat aditurekin egindako bilerak hondakinei (Abengoako Antonio Rodriguez Mendiola), mugikortasunari (Bartzelonako Udaleko Joan Angulo), kulturari (Suediako Umea hiriko zinegotzi Peder Westerberg), gizarte-politikari (Danimarkako Aalborg hiriko zinegotzi Tina French), herritarren parte-hartzeari (The Gobernance Internationaleko herritarren parte-hartzeari buruzko aditu Elke Loffler) eta economiari (Peter Chase, de US Chamber of Commerce) buruz.

Hortaz, EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olanok esan du, EAJ-PNVren ereduak, hain zuzen ere, parte-hartzea, plangintza eta eraginkortasuna oinarri dituen ereduak, ezker abertzalearen inposizioaren ereduaren alternatiba ordezkatzen duela. Horrenbestez, honakoa azpimarratu du: “Martxan da herritarrek eskatzen duten ezinbesteko aldaketa, hain zuzen ere, gertutasuna eta konfiantza eskatzen duen aldaketa”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube