Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2015/03/31
EAJko senatariek Donostiako Orfeoia bisitatu dute
Donostiako eragile eta elkarteekin loturak sendotu eta haien beharrak ezagutzeko azken bolada luzean gauzatzen ari den dinamikaren barruan, Eneko Goia Donostiarako EAJren alkategaiak Donostiako Orfeoiaren instalazioak bisitatu ditu gaur, EAJko senatari Maria Eugenia Iparraguirre, Jokin Bildarratz eta Iñaki Anasagastirekin batera.Bertan, musika erakunde famatu honen iraganaren, egungo funtzionamenduaren eta etorkizuneko erronken berri izan dute, Jose Maria Etxarri presidentearen, eta Jose Antonio Sainz Alfaro zuzendariaren eskutik. Goiak zein senatari jeltzaleek Orfeioak luzaroan egindako ekarpena azpimarratu dute. 1897an sortua, “Donostia marka zabaltzeko eduki duen gaitasuna” goraipatu dute, “kultura, bikaintasuna, edota eremu eta belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko elkarlana” bezalako balioetan oinarriturik.
Nabarmenak...
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31