Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/12

Markel Olano: “gure industriaren lehiakortasuna bultzatzeak Gipuzkoa osoaren apustua izan behar du”

“Aizarnazabalgo enpresen etorkizunean oinarritzen da, zati handi batean, herritarren ongizatea” dio Iratxe Ziarrustak.
Markel Olano: “gure industriaren lehiakortasuna bultzatzeak Gipuzkoa osoaren apustua izan behar du”

EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusirako hautagai den Markel Olanok Aizarnazabal  bisitatu zuen asteartean, Iratxe Ziarrusta alkatetzarako hautagai jeltzalearekin batera herriaren errealitatea ezagutu eta partekatzeko eta aurrez aurre ezagutzeko Aizarnazabalgo  eta auzoetako arazoak eta kezkak.

Arratsaldez egindako bisitan,   herriko eta auzoetako zenbait toki bisitatu dituzte egunerokotasuna ezagutzeko eta dituzten proiektu eta asmoen berri jakiteko.  Bisitaldia, Forjas de Iraetan hasi zen bertako instalazioak ikusi eta eskuartean  dituzten proiektuen berri jaso zuten.  Jarraian, “Papelera  Zubialde” enpresan izan ziren. Hemen, Markel Olanok  honakoa adierazi zuen: “Gipuzkoak apustua egin behar du enpresen lehiakortasunaren alde. Horretarako elkarrekiko konpromisoa antolatu behar dugu guztion artean, enpresak aurrera daramaten proiektuak bertan parte hartzen duten guztien proiektuak direlako eta horrela aberastasuna sortzeaz gain gizarte kohesioa sendotzen dugu”. “Horrexegatik, gure industriaren lehiakortasuna bultzatzea Gipuzkoa osoaren apustua izan behar du.”

Ildo berean, alkatetzarako hautagaiak, Iratxe Ziarrustak azpimarratu zuen: Aizarnazabalgo herritarron ongizate maila, zati handienean, hemen ditugun enpresen etorkizunean oinarritzen da" eta gehitu zuen enpresen lehiakortasuna babestea herritarren bizi kalitatearen bermea dela.

Industriaz aparte, bi hautagaiek Zehatz eta Zubialde auzoak bisitatu zituzten eta bizilagunek dituzten beharretaz jabetu ziren. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube