Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Eva Juez: “De Los Toyosek atzera egin eta EAJren eskakizunak onartu ditu: merkatu plaza Errebalen kokatutako da”
Eibarko EAJko udal taldea pozik dago merkatu plaza mantenduko delako eta baserritar eta eibartarrek plaza Errebalera lekualdatu nahi dutela baieztatu dute jeltzaleek. Juezek salatu udal gobernuak parte hartze prozesuko emaitzak “nahi bezala” ulertu dituela merkatu plazaren itxiera justifikatzekoEibarko EAJko udal taldeko bozeramaile eta alkatetzarako hautagai Eva Juezek prentsaurrekoa eskaini du gaur azken asteotan merkatu plazaren inguruan gertatukoak azaltzeko eta baieztatu du merkatuak etorkizuna duela Eibarren. Maria Jose Telleria zinegotzi sozialistak udal gobernuak plaza ixteko asmoa zuela jakinarazi zuen duela egun batzuk, “eta gobernua udal merkatua behin betiko ixteko pausoak ematen hasia zegoen” azaldu du Juezek. Udal gobernuaren asmoak jakin bezain laster, jeltzaleek alkateari beren kezka eta ezinegona azaldu zioten eta merkatu plaza mantentzeko eta Errebalera lekualdatzeko eskatu zioten, Errebaleko proiektua amaitzen denean.
Halaber, EAJko bozeramaileak azaldu du baserritarrak eta herritarrak merkatuaren alde daudela eta Errebalera lekualdatzea nahi dutela. “Udal gobernuak sortutako nahasmena dela eta, baserritarrekin bildu gara eta herritarrek ere gaiarekiko duten kezka helarazi digute”. “Merkatuak bizirik jarraitzen duela eta herritarrek Errebalera eraman dezaten babesten dutela egiaztatu dugu” baieztatu du Juezek.
Bestalde, gobernuak martxan jarritako parte hartze prozesuari dagokionez, Juezek salatu du udal gobernu sozialistak “nahi erara” interpretatu dituela jasotako emaitzak eta ondorioak merkatu plazaren itxiera justifikatu ahal izateko. Hori horrela, gobernuak baieztatu du jasotako emaitzek ziotela merkatuak eremu berritzailea izan behar zuela, eta ondorioz, egungo plazak ez lukeela lekurik izango eremu berrian. “Parte hartze prozesuko lan bileretan parte hartu dugun guztiok BERRITZAILE kontzeptua gehigarri gisa ulertzen dugu, merkatua indartu eta eraberritzeko elementu gisa, hain zuzen” gaineratu du bozeramaileak, “horregatik alkateak herritarrei azaldu beharko die zergatik itxi nahi zuen plaza”.
“Errebaleko etorkizuna zehazteko prozesuan parte hartu dutenek harriduraz jaso zuten gobernuaren erabakia, eta iruzur egin dietela eta erabiliak sentitu direla jakinarazi digute” adierazi du Juezek. Izan ere, de los Toyos eta Telleriak prozesua amaitu arte itxaron dute beren asmoak zein ziren azaltzeko, zergatik ez dute beren asmoen berri eman prozesuan bertan? galdegiten dute EAJko zinegotziek.
“Zorionez, sozialistek hartutako erabakian atzera egitea lortu dugu, baina oraindik ez dakigu zergatik itxi nahi zuten merkatu plaza” esan du Juezek. Bozeramaileak azaldu du egungo arrazionalizazio legearen arabera- Madrilen PSOEK gogor kritikatu duena- Eibar bezalako udalerriek ez dutela zertan merkatu plaza izan. Beraz, itxi edo mantentzea udal gobernuaren esku eta beren interesen eta borondatearen menpe dago. Duela 10 urte legeak plaza ixtea ahalbidetuko balu, dagoeneko itxia legoke? galdegin du Juezek, eta bide batez, merkatuaren bideragarritasun eza ezeztatu du. Jeltzaleek eskuratutako informazioaren arabera, hainbat pertsonek itxi berri diren postuak hartzeko asmoa izan dute baina udal gobernuak ez die utzi. “Halaber, ez dute elementu berritzaile eta tradizionalak uztartu eta merkatuaren etorkizuna bermatuko duen plaza modernizatzeko proiekturik egin, eta horrek guztiak bistan uzten du udal gobernuak ez duela borondate ezta interesik izan merkatua indartu eta bizirik mantentzeko” gaineratu du EAJko bozeramaile Eva Juezek.
Azkenik, zinegotzi jeltzaleak azpimarratu du onartezina dela gobernuak udal negozio eta lanpostuak suntsitzea krisi garaian. “Erakundeen lana da lanpostu bila dagoenari laguntza eskaintzea eta ez herriari aberastasuna ematen dioten negozio txikiak deuseztatzea” gaineratu du. Zein da ba ekonomiaren sustapen zinegotzigoaren eginkizuna, lana sortzea hala suntsitzea? galdegin du Juezek. Jeltzaleak gaineratu du irtenbide eta aukerak behar dituzten 2.162 langabetu daudela Eibarren, “eta ez dugu onartuko udal gobernuaren trakestasun eta gaitasun ezak langabetu kopurua handitzea” amaitu du zinegotzi jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31