Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Arantxa Tapiak euskadiko eredu ekonomikoa defendatu du, krisi ekonomikotik ateratzeko

Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapiak, “Andoain Aurrera” foroan parte hartu du garapen ekonomikoa eta lehiakortasunaren inguruko hitzaldia eskainiz Bastero Kulturgunean. Bertan elkartu diren ehun-bat andoaindarren aurrean, krisi ekonomikotik ateratzeko Euskadi bultzatzen ari den eredu ekonomikoa defendatu du eta bere departamentua egoera ekonomikoa gainditu eta lanpostuak sortzeko burutzen ari den lan plangintzaren inguruan jardun da.
Arantxa Tapiak euskadiko eredu ekonomikoa defendatu du, krisi ekonomikotik ateratzeko

Jakinarazi duen bezala, Iñigo Urkulluren Gobernuak egoera benetan zaila aurkitu zuen Lehendakaritzara iritsi zenean. Izan ere, “Euskadi atzeraldian zegoen, gutxiengoan eratu behar izan zuten Gobernua eta, aurrekontuak luzatu ostean, 2013. urtea %11ako murrizketarekin hasi zuten; 1.000 milioiko barne murrizketarekin, aurrekaririk gabeko egoera konplexuari aurre eginaz”.

Zailtasunak zailtasun, sailburuak adierazi du EAJren Gobernua “egoera gainditzeko gai” izan dela 2014. urteko aurrekontuak onartu eta PSE eta hiru Aldundiekin adostasunak lortu ostean. Gainera, Jaurlaritza gai izan da hazkunde jasangarrirako estrategia burutzeko. Horretarako, Enpleguaren Aldeko Plana jarri zuen martxan iaz, eta beste hainbat aurten: Enplegu Plana, Inbertsio Plana, Nazioartekotzerako Basque Country Programa; Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Kontseilua eta Industrializazio Plana ere bultzatu dituzte. Azken horretarako 575 milioi euroko partida bat adostu da, bost ardatz estrategiko, zazpi helburu orokor eta 20 ekintza-lerro. Horiekin guztiekin, “birsortze industrial berria” lortzea da asmoa. Azaldu duen bezala, “horien alde egiten dute EEBB, Japon edo Suedia bezalako mundo-potentziek”.

“Helburua enpresei hazten laguntzea da; hori delako, hain zuzen ere, Euskadiren hazkundearen bidea”, azaldu du “hamarkada askoren ondoren, lehen aldiz, errekuperazio ekonomikoa eta bakea eta bizikidetza batera doazela” nabarmentzeko.

Krisia gainditu eta lanpostuak sortzeko helburu bikoitz horrekin, sailburuak bere departamentutik abiatutako hainbat ekimen aipatu ditu, besteak beste, industriaren berpiztea, balio erantsia duten produktuak bultzatzea, berrikuntza, internazionalizazioa eta elkarlana. Helburu horiek guztiek, bere ekarpena izango dute Andoainen bertan eta bailaran.

“Proiektu bat daukagu, badakigu nora joan nahi dugun eta bideari ekin diogu”, ziurtatu du Euskadik “Estatu bezala hazi nahi duela eta lortuko duela” eransteko. Zentzu horretan, aurreratu du Euskadi 2020 proiektuak giza garapen mailako lehen hiru postuetan kokatuko gaituela. “Bakea eta bizikidetza lortuko ditugu eta estatus berria adostu eta berretsia izango dugu ordurako. Hori da nahi dugun eta eraikiko dugun Euskadi. Momentu benetan garrantzitsua da esku artean duguna, gure Herria eraldatu eta hazteko momentua”, ondorioztatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube