Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Eneko Goia: "Anoetako estadioa berritzea oso garrantzitsua da Donostiarentzat"

“Udal Gobernuak argitu behar die donostiar guztiei benetan Anoetako estadioa berritzearen aldeko apostua egiten duen; horrek ahalbideratuko baitio rugby partidoak bezalako nazioarteko kirol probak erakartzeko lehiakorra izaten jarraitzea, edo beste behin ere Bilduren estrategia orokorrari men egiten dion. Izan ere, Bilduk Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak gure hiriarentzat interes handiko proiektu baterako 10 milioi euro jartzearen kontra bozkatu du. Donostiak soluzioak behar ditu eta ez udal Gobernuak beste erakunde batekin sortu duen futsarik gabeko arduragabekeria”, baieztatu du Donostiako EAJren udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.
Eneko Goia:

Donostia EAJ-PNV udal taldeak interpelazioa egingo dio udal Gobernuari honek azal ditzan zer neurri hartuko dituen “Donostiak nazioarteko kirol ikuskizunen egoitza izateko dituen baldintzak areagotzeko. Izan ere, Iparraldeko rugby klubak azken urteotan Anoetan jokatzen ari diren partiduek bezalako kirol ikuskizunek eragin ekonomiko oso positiboa dute eta horregatik oso erakargarriak dira edozein hirirentzat;hori dela-eta ahalegin handia egin behar da erakartzeko garaian lehiakorrak izaten jarraitzeko”, nabarmendu du Eneko Goiak, Donostiako EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaileak.

“Anoetako estadioak ikuskizun hauen egoitza izaten jarraitzeko modurik eraginkorrena haien antolatzaileei estadioa erabiltzen jarraitzeko baldintzarik onenak eskaintzea da”, nabarmendu du Goiak. “Ildo horretan, aurreikusita dagoen Anoetako estadioaren berritzea ezinbestekoa da. Asko kezkatzen gaitu Bilduk gai honekiko dituen anbiguotasunak eta diskurtso bikoitzak; izan ere Bilduk Eusko Legebiltzarrean kontrako botoa eman berri dio Eusko Jaurlaritzak Anoeta berritzeko proiektuari egin nahi dion 10 milioi euroko ekarpenari. Kezka areagotu egin zaigu udal Gobernuak erakutsi duen arduragabekeriarengatik”, adierazi du Eneko Goiak-

“Gure ustez, udal Gobernuak argitu behar die donostiar guztiei benetan Anoetako estadioa berritzearen aldeko apostua egiten duen; horrek ahalbideratuko baitio rugby partidoak bezalako nazioarteko kirol probak erakartzeko lehiakorra izaten jarraitzea, edo beste behin ere Bilduren estrategia orokorrari men egiten dion. Izan ere, Bilduk Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzak gure hiriarentzat interes handiko proiektu baterako 10 milioi euro jartzearen kontra bozkatu du. Donostiak soluzioak behar ditu eta ez udal Gobernuak beste erakunde batekin sortu duen futsarik gabeko arduragabekeria”, amaitu du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube