Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Maite Peñak Eusko Jaurlaritzaren laguntzak partekatuko ditu eragile ekonomikoekin

"Herriko enpresa txiki eta merkataritza nola suspertu lantzen eta aztertzen ari ga Eusko Jaurlaritzarekin batera" azaldu du Maite Peñak. Eusko Jaurlaritzak udalerriko merkatari eta enpresarien esku jarri ditu, besteak beste, teknologia berriak aplikatzeko, jarraitutasun eta hazkundea bermatzeko edota negozio eredua birdefinitzeko eskaintzen dituzten laguntzak
Maite Peña eta Arantxa Tapia

Arantxa Tapia sailburuak, Errenteria Prest ekimenaren barruan, Errenteriara egindako bisitaren ostean, EAJ-PNVko udal taldea, Eusko Jaurlaritzaren batera, udalerriko merkataritza eta enpresak nola suspertu lantzen eta aztertzen hasi da.

Joan den astelehenean, hilaren 2an, elkartu zen Arantxa Tapia, Maite Peña bozeramailearekin eta Errenteriako eragile ekonomikoekin. Lan bilera honi esker EAJ-PNVko udal taldeak, eta baita sailburuak, eragileen eskutik ezagutu ahal izan zituzten beren zailtasun, kezka eta arazoak. Bertaratu zirenek adierazi eta ondoren egindako ekarpenek ere berretsi duten modura, belaunaldien arteko ordezkapen gabezia areagotzen ari da Errenterian, asko familia proiektuak direla eta sortutako tailer, denda eta enpresak direlako.

Baina belaunaldien ordezkapena ez da Errenteriako eragile ekonomikoen kezka bakarra, horregatik, bozeramailearen aburuz krisi testuinguru honetan beharrezkoa da erakundeen arteko elkarlana, merkataritzari eta enpresei babes eta laguntza eman ahal izateko. Hori dela eta, Maite Peñak eta Arantza Tapia sailburuak lehenbailehen lanean hasteko konpromezua hartu zuten, lan bileran aipatutakoei irtenbidea bilatzeko asmoz.

Horregatik, Tapiak, aste honetan bertan aurkeztu dizkio Maite Peñari Eusko Jaurlaritzak merkataritzarako duen laguntzen plana. Peñak azaldu du laguntza hauen jardun-ardatz nagusiak ondorengoak direla: txikikazko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, merkataritza jarduera sustatzea eta erakunde eta kudeaketa esparrua optimitzatzea.

Jeltzaleak aditzera eman duenez, Errenteriako enpresek eta merkataritzak hainbat laguntza dituzte beren eskura, hala nola, teknologia berriak txertatzeko, kudeaketa hobetzeko, negozio eredua birdefinitzeko, jarraitutasuna eta hazkundea bermatzeko, merkataritza establezimenduen modernizazioa bultzatzeko edota lehiakortasuna hobetzeko, hiri merkataritzako lankidetza eta dinamizazio estrategiak garatzeko laguntzak , besteak beste.

Azkenik, Maite Penak azaldu du beste lan bilera batera deituko dituela eragile ekonomikoak, aukera guztiak xehetasunez eta ondo aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskaintza aurkeztu eta eragileekin partekatzeko, ondoren Errenteriarako merkataritza proiektua garatzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube