Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Txingudi eremuko lehentasunen diagnostikoa partekatzeko eragile sozialekin bilerak hasi ditugu

Aste honetan zehar Irunen egindako topaketak positiboak izan direla eta bilera horietan jasotako ekarpen, iradokizun eta iritziak dagozkien eztabaida-lekuetara eramango dituela adierazi du Xabier Iridoyk.

Plaiaundiko kirol instalazioen leku-aldatzearen inguruan kirol elkarteek erakutsi duten kezkaren aurrean, ahalik eta denbora eperik laburrenean eta baldintzarik hoberenetan leku-aldatze hori bermatuko duen proiektua babestuko duela berretsi du EAJ-PNVk
Txingudi eremuko lehentasunen diagnostikoa partekatzeko eragile sozialekin bilerak hasi ditugu

Txingudiko paduren berriztapenerako eta loturarako lehentasunen diagnostikoa eta azterketa alderatzeko helburuarekin, hiriko hainbat eragile sozialekin bilerak hasi ditu aste honetan Xabier Iridoyk. Bozeramaile jeltzaleak duela egun batzuk, jada, iragarri zuenez, «Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako txostenaren edukia kirol elkarte eta gizarte eragileekin partekatu nahi du EAJ-PNVk, beren ekarpenak entzun eta jasotzeko, eta Txingudi eremuari buruz duten iritzia ezagutzeko». Horretarako, datozen bi asteetan topaketa eta bilera gehiago aurreikusi ditu EAJ-PNVk.

Halaber, egindako lehen bilerak positiboak izan direla adierazi du zinegotzi abertzaleak, eta ekarpenak egiteko orduan kirol elkarteek erakutsi duten jarrera laguntzailea nabarmendu du. «Lehen bilera hauek izan duten erantzuna ona izan da; aste honetan bildu garen elkarte desberdinek harrera ona egin digute, eta jarrera aktiboa azaldu dute ideiak mahai gainean jarriz eta beren kezkak adieraziz» zehaztu du Iridoyk. Gainera, Bidasoa eskualdeko hiru udalerriak bizikletentzako eta oinezkoentzako ibilbidez lotzeko ideiak hiriko eragile desberdinen artean harrera ona izan duela ikusi du EAJ-PNVk.

Era berean, aste honetako bileretan Plaiaundiko kirol instalazioen leku-aldatzearen gaia atera da. «Interesa eta kezka eragiten duen gaia da, eta horren harira, EAJ-PNVk behin eta berriro agerian utzi duen jarrera berretsi dugu: ahalik eta denbora eperik laburrenean eta baldintzarik hoberenetan Plaiaundiko kirol instalazioen leku-aldatzea bermatuko duen aukera babestuko dugu» ziurtatu du udal zinegotziak.

EAJ-PNVk hiriko eragile sozial, ekonomiko eta kirol elkarteekin antolatu dituen bilera hauek guztiak, jeltzaleak beren hiri proiektua irundarrekin partekatzeko egiten ari diren lanaren baitan kokatzen direla gogorarazteko aprobetxatu du Xabier Iridoyk. «Hain zuzen ere, Txingudi badiako hiru herrien lotura EAJ-PNV Irunerako duen proiektu horren barruan aurreikusten da, eta bere garaian aurreratu genuen bezala, proiektu irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea da, non irundarren ekarpenak funtsezkoak diren» esan du.

Azkenik, bilera horietatik jasotako ekarpen, iradokizun eta iritzi guztiak Eusko Jaurlaritzara eta dagozkien eztabaida-guneetara eramango dituela zehaztu du Iridoyk, datorren erakunde arteko batzordean landu ditzaten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube