Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu diogu, lehenbailehen martxan jartzeko aurrekontuan adostutako ekonomia sustatzeko neurriak

Markel Olano oso arduratuta dago, izan ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du lidergorik ekonomia suspertzeko politikak egiteko.
Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu diogu, lehenbailehen martxan jartzeko aurrekontuan adostutako ekonomia sustatzeko neurriak

EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramaile Markel Olano bihar Barakaldoko Makina Erremintako Biurtekoan izango da eta, aldez aurretik, Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, lehenbailehen martxan jartzeko aurrekontuan adostutako ekonomia sustatzeko neurriak. Gogoan izan, Bilduk eta EAJ-PNV adostu zutela 2014ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontua. Eta, era berean, Markel Olano oso arduratuta dago, izan ere, Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du lidergorik ekonomia suspertzeko politikak egiteko.

Ildo beretik, Olanok honakoa esan du: “Bilduren aginteko foru gobernua nabarmen atzeratu da bai Gipuzkoako enpresen egoeraren diagnosia egiten, bai krisiari aurre egiteko neurriak ezartzen. Gogoratu behar da gai horiek bi taldeok aurrekontua onartzeko egindako itunean adostu genituela. Hori dela eta, Bilduri eskatzen diogu lehenbailehen itundutakoa betetzeko”.

Era berean, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak gogorarazi du, lehengo legealdian 2009, 2010 eta 2011ko aurrekontuetan Gipuzkoako Foru Aldundiak batez-beste %4,46ko inbertsioa egin zuela krisiari aurre egiteko. Egun, aldiz, Bilduren aginteko Foru Aldundiak inbertsioa murriztu du eta %1,21 izatera pasa da 2014ko aurrekontuan. Hau da, Bilduk %73 gutxitu du krisiari aurre egiteko inbertsioa.

Markel Olanok, halaber, honakoa adierazi du: “Ezin dugu ahaztu, legealdi honetan batez-beste ekonomia-sustatzeko kudeaketa-aurrekontua bakarrik %30 gutxitu dela oposizioko alderdien lanari esker (PNV eta PSE). Baldin eta oposizioak negoziatzeko esfortzurik egin izan ez balu, legealdi honetan ekonomia sustatzeko diru-lerroak %58 gutxituko ziren”.

Horrenbestez, Olanok segidakoa salatu du: “Ekonomia sustatzeko diru-lerroak izugarri murriztu dira eta honakoa utzi dute agerian: Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez ditu aintzat hartzen Gipuzkoako enpresak eta langileak”. EAJ-PNVren bozeramailearen iritziz, murrizketa hori ez da kasualitatea. Izan ere, ezker abertzaleak ideologia-aurreiritziak ditu eta, horiek, Foru Aldundiaren ekonomia sustatzeko jarduerak baldintzatzen dituzte. Ondorioz, une honetan, Bilduren aginteko Foru Aldundiak egiten duen gauza bakarra da krisiari aurre egiteko borroka oztopatzea”.

Azkenik, Olanok Bilduri honakoa eskatu dio: “Industriarekiko aurreiritziak baztertzeko eta ekonomia sustatzeko inbertsioak ez oztopatzeko. Izan ere, Gipuzkoak ezin dio uko egin ekonomia sustatzeko inbertsioak egiteari. Eta, are gehiago: enpresak dira Gipuzkoako ekonomiaren eragileak, izan ere, enpleguaren %85 sortzen dute eta egungo ongizate-sistema mantentzen laguntzen dute”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube