Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Andoni Ortuzarren hitzaldia “Tolosa prest” ekimenaren barruan

Tolosako EAJ-PNV alderdikide, gizarte eragile eta alderdiko karguekin Tolosako egoera sozioekonomiko eta kulturala aztertzen ari da, ekonomiaren suspertzea eta tolosarren ongizate eta bizi kalitatea hobetzea ardatz izango dituen proiektua garatzeko
Andoni Ortuzarren hitzaldia “Tolosa prest” ekimenaren barruan

Joan den astean jeltzaleek lan bilera egin zuten Arantza Tapia sailburuarekin, atzo, aldiz, Tolosa Prest ekimenaren barruan, Euskadi Buru Batzarreko presidentea den Andoni Ortuzar gerturatu zen Tolosara egungo egoera politikoari buruzko hitzaldia eskaintzeko. 

Ortuzarrek adierazi zuen egungo egoera politikoa konplexua dela, krisi ekonomikoa dela eta, batetik, eta erakundeen krisi eta krisi politikoagatik, bestetik. Halaber, erakundeen ospea gainbeheran dagoela ere azaldu zuen. 

Aipatu faktore guztiek azken Europar Hauteskundeetako emaitzetan islatu dira, horregatik, Ortuzarrek bertaratutakoekin hauteskundeetako emaitzak baloratu eta aztertu nahi izan zituen. Horien harira, EBBko presidenteak azpimarratu zuen EAJ-PNVk bere helburuak bete dituela, baina bistakoa dela euskal gizarteak, oraindik, Europa urrun sentitzen duela. 

Ortuzarrek, besteak beste, konstituzioaren erreformaz, erabakitze eskubideaz, euskal foruen gaurkotzeaz, edota jeltzaleen Euskadi eraikitzeko ereduaz hitz egin zuen. Halaber, presidenteak adierazi zuen oso garrantzitsua dela herritarrei entzun eta erantzutea, beraiekin lan egitea eta herritarren artean partaidetza sustatzea. 

Azkenik, Batzokira gerturatu zirenek EBBko presidenteari galderak egiteko aukera izan zuten Kataluniako galdeketari edota “Gure Esku dago” mugimenduari buruz galdetu zioten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube