Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/06

Ordiziak duen aparkaleku arazo larriari aurre egitea eskatzen dugu

“Udaletxearen betebeharra Ordiziak dituen benetako arazoei aurre egitea da, eta behar horietako bat aparkalekua da” horrela adierazi du Jose Miguel Santamariak.
Ordiziak duen aparkaleku arazo larriari aurre egitea eskatzen dugu

Ordiziako EAJ-PNV ko udal taldeak Ordiziak duen aparkaleku arazo larri honi aurre egitea planteatu du eta “ez dago herriko auzo desberdin guztietatik paseatzea besterik”.

Jose Miguel Santamaria, EAJ-PNVko bozeramaleak udaletxean alkateari 2014 aurrekonturako alderdi abertzaleak eginiko eta EH Bildu eta EAJ-PNVren artean adostutako hainbat proposamenei jarraipena egiteko adostu zen aurrekontu jarraipen batzordea ahalik azkarren biltzeko eskaera erregistratu du.

Santamariak proposamen horietako batek herriko erdian aparkaleku baten aurre proiektua erredaktatzeko partida aurreikusten du. “Sei hilabete pasa ondoren udal gobernu taldea gaiari heltzeko garaia iritsi da eta dagokion lizitazioa martxan jartzea eskatzen dugu”.

Zentzu honetan, bozeramale abertzaleak dio: “udaletxearen zeregin nagusia Ordiziak dituen benetako arazoei aurre egitea da eta horietako bat aparkaleku falta da”. Horrela, aparkalekua “ezinbestekoa” da tokiko merkataritza biziberritzeko eta, noski, ordiziar nahiz eta bisitari direnen behar bati erantzuna emateko”.

“Ordiziak, udal herria erakargarri eta lehiakorra bihurtzeko azpiegiturak behar ditu -jarraitu du- eta era honetan lagundu gure jarduera ekonomikoak zein sozialak behar duen bultzadan. Gure udal herria zerbitzutan, merkataritzan eta asteroko azokan zein aparteko azoketan erreferentea da. Eta urtez urte, mendez mende egindako lanarengatik, eta irabazi duen ospearengatik, ehunka erosle eta bisitari jasotzen ditu, honek dakarren trafikoarekin eta aparkaleku beharrarekin.

Halaber, “udalak, aparkalekuen beharrari heldu aurretik, agindu dituen trafiko aldaketak mugikortasuna larriagotu egin du, non eta tokiko gobernuaren akzioaren helburua, ordiziar eta bisitarientzat, erosoagoa eta erakargarriagoa den herri bat bultzatzea izan behar duenean” gaineratu du.

Azkenik, zinegotzi jeltzaleak esan du: “kontzienteak gara krisi ekonomikoak agerian utzi dituen muga ekonomikotaz, horrexegatik lehenetsi, planifikatu eta kudeatu egin behar da, aparkalekuaren proiektua burutzeko momentua iristen denerako dena prest izateko”. Gainera, aurreproiektua aldez aurretik zehaztua egoteak, lana aurreratua izateaz gain, beste erakunde publikoen, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza edo eta beste erakunderen aldetik dirulaguntzak eskatzeko aukerak emango digu, Ordiziak bai edo bai behar duen baldintza oneko aparkalekua egia bihurtzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube