Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pasaiako EAJk salatu du udal gobernuak Aldundiaren agindua bete duela
Jeltzaleek azpimarratu dute Bilduren gobernuak Foru Aldundiaren erabakia onartu duela, udalbatzak aho batez onartukoaren aurka. Oterminek adierazi du Bilduk pasaitarren interesen aurretik jarri dituela Aldundiaren eta alderdiaren interesakPasaiako EAJ-PNVko udal taldeko bozeramaile den Nahikari Oterminek, prentsa ohar bidez salatu du udal gobernuak Aldundiaren agindua bete duela. Jeltzaleak azaldu duenez, Pasaiako udalak hitzarmena sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta ondoren, udaletxeak adenda aurkeztu zion Aldundiari proposamen zehatz batzuekin. “Aipatu proposamena udalbatzan onartu zen aho batez” azaldu du Oterminek.
Nahikari Oterminek adierazi du, Aldundiak alderdi politiko guztien babesa zuen proposamena atzera bota zuela, eta horregatik, Pasaiako udaletxeari “ultimatuma” emanaz, Aldundiak bere proposamena aurkeztu zuen. “Aldundiaren jarrera ondorengoa izan da: nik aurkeztutakoa onartu hala ez dago adostasunik” salatu du Oterminek. Hori horrela, astearteko udalbatzan Bilduko udal gobernuaren obedientzia eta mendetasunari esker Aldundiaren proposamena onartu zen. Horregatik, jeltzaleen ustetan udal gobernuak ez du behar bezala defendatu alderdi guztien artean adostutakoa eta ez du Aldundiarekin nahikoa negoziatu.
Ildo beretik, jeltzaleek azpimarratu dute alkateak eta bere taldeak Foru Aldundiaren erabakia eta proposamena onartu dutela Pasaiako gainerako alderdi politiko guztiekin adostutakoaren eta beraiek orain arte defendatu dutenaren aurka. Halaber, EAJ-PNVk adierazi du Bilduk pasaitarren interesen aurretik jarri dituela Aldundiaren eta alderdiaren interesak. “Udal gobernuak lehentasunak argi izan beharko lituzke, eta kasu honetan, udalbatzako erabakia defendatu beharko luke, baina oraingoan udal gobernuak Aldundiak esandakoa bete du” adierazi du Oterminek.
Bestalde, jeltzaleek azpimarratu dute alkateak pasaitarren eskubide eta interesak defendatu behar dituela edozein erakunderen aurrean eta hori da hain justu, Aldundiaren aurrean egin ez duena.
Azkenik, Oterminek adierazi du beste behin ere bistan geratu dela udal gobernuaren inkoherentzia, jarrera eta gobernatzeko modua. Batetik, pasaitarren interesen gainetik beren alderdiko interesak jarri dituztelako, eta bestetik, oposizioko alderdiei informazioa ezkutatu dietelako, izan ere, “Aldundiak bere proposamena apirilean aurkeztu zuen udaletxean, eta guk maiatzean izan genuen proposamen honen berri, Aldundi babesteko estrategia ote, udal gobernuak Aldundiaren proposamena babestu duen modura?” amaitu du Oterminek.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31