Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Azpeitiko EAJk boto askatasunaren aldeko jarrera hartu du enparantza berritzearen gaian
Enparantza Nagusia berritzeko dauden aukeren aurrean, Pello Elorzak, Azpeitiko EAJren presidenteak, adierazi du gaiaren tratamendua “luze-zabala eta sakona” izan zela eta “parte-hartzaileen aldetik parte-hartze handia izan zela aukera desberdinak azaldu eta jarrerak argudiatzerakoan”. Aitor Gorrotxategik alkateari eskatu dio “ez dadila EAJren atzean izkutatu proposamenak aurkezterakoan”.Azpeitiko EAJk boto askatasunaren aldeko jarrera hartu du Enparantza Nagusia berritzearen gaian. Elorzak adierazi du herri-galdeketaren gaia eta galdeketan parte hartu ala ez ere eztabaidatu zela, eta gehiengoaren erabakia izan zela “askatasun osoa ematea bozketan parte hartu ala ez erabakitzeko, eta zein aukerari botoa eman”.
Bestalde, Aitor Gorrotxategi, alderdi abertzalearen bozeramaileak, gogora ekarri du galdeketari dagokionez “ez dagoela inolako irizpenik, diktamenik onartuta Hirigintza batzordean gai horren gainean” eta “EAJko zinegotziok inoiz ez dugula erabakirik hartu plaza oinezkoentzat jartzearen gainean edota kioskoa utzi edo kentzeari dagokion gaian. Iruditzen zaigu gai honetan norberak hartu behar duela bere aukera askatasun osoz, bere arrazoiak kontuan izanda, eta jarrera hori bera berretsi du EAJren herri batzarrak ere”.
Horregatik eskatu dio alkateari “ez dadila EAJ-PNVren atzean ezkutatu egin dituen aurkezpenetan esan duenean udalean dauden hiru talde politikoek bultzatu egiten dutela plaza oinezkoentzat jartzea eta kioskoa kentzea. Hori gezurra da” esan du bozeramaile jeltzaleak. “Guk behin eta berriro esan duguna da – azpimarratu du – azpeitiarrek, askatasun osoz, kioskoa mantentzearen aldeko jarrera hartzen badute, bere egiturak gaur egun duen egoeraren azterketa zorrotza nahitaez egin beharko dela, kioskoaren segurtasuna bermatzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31