Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/04

Egibar: “Erregea ez da geure ordezkaria, beraz, abstenitu egingo gara abdikazioa ez delako geure kontua”

EAJren Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, berretsi egin du bere alderdia abstenitu egingo dela Juan Carlos erregearen abdikazioa ahalbidetuko duen lege aldaketaren bozketan. “Erregea ez gure ordezkaria ez orain, ez gero. Ondorioz, abdikazioarena ez da geure kontua eta abstenitu egingo gara” aurreratu du.
Egibar: “Erregea ez da geure ordezkaria, beraz, abstenitu egingo gara abdikazioa ez delako geure kontua”

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan argitu du Juan Carlos Borboikoak bere seme Feliperi testigantza pasata ere, “gauzak ez direla asko aldatuko”. Azken finean, “koroa buru batetik bestera pasako da, besterik ez”. Horren aurrean, azaldu du EAJk ez duela babesten “militarrez janzteko horrenbesteko ohitura” duten monarka hauen estatu eredua.

Egibarrek gogoratu du Euskal Herria monarkia eta errepublika ditugula; Hegoaldean, lehenengoa; eta Iparraldean, bigarrena. “Euskal lurraldeek zein eratako modeloa nahi duten da kontua. Hori da gu arduratzen gaituena, nahiz eta jakina den EAJ, eduki aldetik, behintzat, errepublikarengandik hurbilago dagoela monarkiarengandik baino”, jakinarazi du.

Erabakitzeko eskubidearen alde ere mintzatu da Egibar, bere alderdiak urteak helburu hori lortzeko urteak lanean daramatzala nabarmentzeko. Eta gogoratu du 2004. urtean aurrerapausoa eman zuela Ibarretxe Lehendakariak Estatus Berriaren proposamena mahai gaineratu zuenean, “beste batzuk beste borroka batzuetan ziharduten bitartean”.

Etorkizunera begira, indar abertzaleek elkarlana egin beharko dutela uste du, baina, argi dauka “gauzak ezin direla egun batetik bestera aldatu”. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jotzen du EAJ eta ezker abertzalea “aurrez-aurre jarri, aurpegira begiratu eta errespetuz aritzea, egiteke dagoen ibilbide orria zehazten hasi aurretik”. Bere iritziz, errespetua eta konfiantza dira bi gakoak eta, horiek lortuz gero, aurrera egiteko modua izango da. Hala ere, uste du oraindik ere “etxekolan asko” dagoela egiteko, erabakitzeko eskubidea ez delako ezker abertzalearen egungo lehentasuna, presoak baizik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube