Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Enplegua eta ongizatea sustatzeko Bilduren planaren helburua da bere kudeaketa kaxkarra ezkutatzea
Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatu Helena Francok eta Gizarte Politikako foru diputatu Ander Rodriguezek Ogasun eta Finantzetako batzordean parte hartu dute gaur arratsaldean. Bertan, batzarkide-taldeei segidakoa azaldu diete: Enplegua eta gizarte-ongizatea sustatzeko Foru Arau proposamena. Horren harira, EAJ-PNVren batzarkide Eider Mendozak honakoa esan du: “EAJ-PNV prest dago Gipuzkoan krisiari aurre egiteko neurri guztiak babesteko. Hala ere, Foru Aldundiari eskatzen diogu tranparik ez egiteko eta ez egiteko bere kudeaketa kaxkarra ezkutatzeko foru arau proposamenik, eta are gutxiago, enplegua eta ongizatea sustatzeko plan bat bezala aurkezteko”.Ildo beretik, Mendozak salatu du, Bilduren aginteko Foru Aldundiaren plana ez dela zehatza eta, are gehiago, ez dituela lehentasunak ezartzen. Gainera, eginda egon beharko luketen proiektuak daude, hain zuzen ere, Foru Aldundiak berak baztertutako proiektuak lehenesten ez zituelako.
Era berean, batzarkide jeltzaleak salatu du, Foru Arau proposamenak ez duela enplegua sustatzeko ekimenik eta, are gutxiago, kalitatezko enplegua sustatzeko ekimenik. Hori dela eta, Eider Mendozaren ustez, Foru Aldundiak segidako izena jarri behar zion ekimenari: Bilduren aginteko foru gobernuak hartutako erabaki atzeraezinak eta dagoeneko eginda egon behar luketen proiektuak egiteko Foru Arau proposamena”.
Mendozak, halaber, honakoa kritikatu du: “Bilduren aginteko Foru Aldundiak orain arte esan du berak egindako aurrekontu proiektuak izan direla gizarte politikei diru gehien eman dizkietenak. Baina aitzitik, orain egindako plangintzan, soilik %11,11 zuzendu dizkie gizarte politikei eta, gehiago zehazteko, segidako ekimenei: Bidasoako eskualdeko adineko pertsonentzako zentroetan itunpeko plaza gehiago egiteko eta Zarauzko Gureak elkarteko lantegi babestuetarako”. Gainera, batzarkide jeltzaleak Ander Rodriguezi segidakoa gogorarazi dio: “legealdiaren hasieran Gizarte Politikako foru diputatuak berak esan zuen proiektu bat zuela adineko pertsonentzako zentroetako plaza guztiak publikoak egiteko. Beraz, orain harritzen gaitu entzuteak itunpeko plaza gehiago egitearen alde dagoela. Hau da, berriro ere agerian gelditu da, foru diputatuak gauza bat esan eta beste bat egiten duela”.
Azkenik, EAJ-PNVren batzarkideak Bilduren aginteko Foru Aldundiari eskatu dio, batzarkide taldeei Foru Arau proposamenari buruzko dokumentu guztiak emateko, taldeek proposamena ondo azter dezaten eta proiektua hobetzeko beharrezko zuzenketak aurkez ditzaten.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31