Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/30

Ezinbestekoa da politikaren, gizartearen eta ekonomiaren eragileen arteko elkarlana krisiari aurre egiteko

Batzarkide-talde jeltzalearen bozeramaileak honakoa salatu du: “Hainbat sindikatuk hartu duten jarrerak ez die Gipuzkoako enpresei laguntzen krisiari aurre egitera. Eta, gainera, Bilduk ez du enpresetan sinesten, nahiz eta enpresek Gipuzkoan enplegua, aberastasuna eta gizarte-ongizatea sortzen duten”.
Ezinbestekoa da politikaren, gizartearen eta ekonomiaren eragileen arteko elkarlana krisiari aurre egiteko

EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetariaren galderei erantzun die gaur goizean ETB1eko Egun on Euskadi saioan. Bozeramaile jeltzaleak Euskadi zein Gipuzkoako egoerari buruz hitz egin du eta, batez ere, Gipuzkoako ekonomia-egoerari buruz hitz egin du: “Une honetan, Gipuzkoako egoerak zaila izaten jarraitzen du. Hainbat enpresen egoerak zaila izaten jarraitzen du eta horrek liskarra sortzen du. Beraz, lan egin behar dugu liskarra gelditzeko, eta horretarako oinarriak honakoak dira: akordioa, parte-hartzea eta gardentasuna. Enpresen kultura aldatu behar dugu eta parte-hartzeak izan behar du aldaketa horren oinarria. Eta horretarako, ezinbestekoa da politikaren, gizartearen eta ekonomiaren eragileen arteko elkarlana krisiari aurre egiteko”.

Horren harira, Olanok azpimarratu du, langileek gehiago parte-hartu behar dutela enpresen kudeaketan zein irabazietan. Horrenbestez, enpresen egoera baretzea lortuko dugu. Baina aitzitik, EAJ-PNVren batzarkide taldeen bozeramailearen iritziz, hainbat sindikaturen jarrerak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen faltak ez dio egoerari laguntzen: “Alde batetik, hainbat sindikatuk hartu duten jarrerak – hain zuzen ere, liskarrerako jarrerak – ez die Gipuzkoako enpresei laguntzen krisiari aurre egitera. Eta bestetik, Bilduk ez du enpresetan sinesten. Aurreiritziak ditu eta, beraz, Bilduren ustez, enpresak zergak biltzeko tresna dira. Hortaz, Bilduk honakoa ahazten du: “Gipuzkoako enpresek enpleguaren %85a eta gizarte-ongizatea mantentzeko baliabide nahikoa sortzen dituzte. Eta jarrera hori onartezina da”.

Dena den, Markel Olanok segidakoa esan du: “Nahiz eta Bilduk Gipuzkoako enpresak laguntzen ez dituen, enpresa askok aurrerapausoa egin dute eta nazioartekotzearen alde egin dute. Hau da, nahiz eta Gipuzkoako erakunde nagusienak enpresak babesten ez dituen, enpresek egoerari eutsi diote. Eta horrek erakusten du Gipuzkoak enpresa sare indartsua eta dinamikoa duela”. Horrenbestez, EAJ-PNVk Batzar Nagusietan erregistratu duen Ekonomia Sustatzeko Foru Arauari heldu dio eta honakoa gaineratu du: “Lan egiten jarraituko dugu Bildu behartzeko krisiari aurre egiteko planak egitera, enpresek Gipuzkoako ekonomiaren eragileak izaten jarrai dezaten. Hala ere, Bilduk erakutsi du gai garrantzitsu hori ez duela lehenesten”.

Era berean, batzarkide-talde jeltzalearen eledunak ezker abertzalearen noraeza salatu du: “Egun Gipuzkoan Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez du ekimenik, gaizki kudeatzen ari da, ez du lidergorik, eta helburu bakarra du: irabaztea, betiere, arerio politikoari – EAJ-PNVri – min eginez. Baina aitzitik, estrategia hori hutsala da, izan ere hiritarrak konturatu dira Bilduren eredua inposizioan eta liskarran oinarritzen dela. Eta hori ez da gizarte- eta ekonomia-egoerari aurre egiteko bidea, baizik eta hiritarrekin elkarlanean proposamen eta politika sinesgarriak egitea”.

Erabakitzeko eskubidea

Erabakitzeko eskubideari eta autodeterminazioari buruzko galderak ere erantzun ditu Markel Olanok eta segidakoa azpimarratu du: “Benetako aldaketa ezker abertzaleak egin du. Duela 24 urte ezker abertzaleak ez zuen parte hartu autodeterminazioa babesteko proposamenean, izan ere, bere ibilbidea egiten ari zen eta gaia ETAren esku utzi zuen. Behin ETAk bere jarduera eten duenean, ezker abertzaleak bere jarrera aldatu du eta, ondorioz, orain, aldarrikapen historiko honi heltzeko aukera dugu, betiere, modu demokratikoekin”.

Olanok, halaber, esan du, erabakitzeko eskubidearen aurka daudenek beldurra sortu nahi dutela eta, horretarako, independentziaren eta sezesioaren mamuak erabiltzen dituztela. Horiek, Markel Olanoren ustez, prozesua oztopatzeko trikimailu politikoak dira. Eta Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijo ari da bazterrak nahasten jarrera probokatzaile, harro eta mehatxatzaile batekin. Eta hori onartezina da, izan ere Espainiako Gobernuak Euskadiko gaiak alderdikeriaz erabiltzen ditu Estatu Espainiarrean”.

Azkenik, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak Europar Batasunak Euskadiri jarritako isunari buruz, hain zuzen ere, zerga-oporren gaineko isunari buruz hitz egin du: “Neurria 90. hamarkadan nahita hartu zen. Izan ere, une hartan euskal enpresen egoera hil ala bizikoa zen. Hain larria zen egoera, non ezker abertzaleak berak – hain zuzen ere, egun enpresei krisiarri aurre egiteko laguntzak ukatzen dizkien ezker abertzaleak berak – Gipuzkoako Batzar Nagusietan esan zuen hartutako neurriak ez zirela nahikoak. Gainera, orduan erakundeetan ordezkaritza zuten alderdi politiko guztiek estrategia hori babestu zuten, baina orain badirudi batzuek hori ahaztu nahi dutela”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube