Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-k egungo egoera aztertu eta partekatuko du Tolosako eragile ekonomikoekin
Olatz Peonek azaldu duenez, Tolosako EAJ-PNVko udal taldeak kezka handia du industriagintzaren gainbeherarekin eta merkataritzan eta ostalaritzan sortzen ari diren arazoekin. Horregatik, Tolosa Prest ekimenaren baitan, EAJ-PNVk Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua gonbidatu du Tolosara, eragile ekonomikoekin elkarlanean egungo egoera aztertzeko. Tapia, merkatari eta ostalariekin eta industria, eraikuntza eta entitate finantzario eta nekazal munduko kideekin bilduko da, besteak beste.Olatz Peon zinegotzi jeltzaleak aditzera eman duenez, EAJ-PNVk gertutik ezagutu nahi ditu Tolosako enpresek, merkatariek eta ostalariek dituzten kezka, larritasun eta arazoak, ondoren, proiektu ekonomikoa garatzeko. “Badakigu eragile ekonomikoek hainbat zailtasun eta handicap dituztela, eta horregatik hasi gara lantzen gure proiektua beraiekin” adierazi du jeltzaleak. Bestalde, Peonek azpimarratu du Tolosa tailer eta enpresa txikien herria dela eta asko familia proiektuak direla, horregatik, bereziki belaunaldien arteko ordezkapenak kezkatzen ditu jeltzaleak.
Arantza Tapiak berriz, Eusko Jaurlaritzak ekonomia alorrean martxan dituen politikak eta proiektuak azalduko ditu. Halaber, Tolosan areagotzen ari den belaunaldi ordezkapen arazoari irtenbidea emateko Jaurlaritzak sortu duen proiektuaren berri emango die eragileei. Proiektu honek, enpresa zein dendei balio erantsia eman diezaioketen teknologia alorreko irtenbideak ere jasotzen ditu. Bestalde, Tapiak bertaratutakoen galderei erantzungo die eta eragileek beren kezka eta esperientziak sailburuarekin partekatzeko aukera ere izango dute.
Azkenik, Olatz Peon zinegotzi jeltzaleak azpimarratu du, ekonomia sustatzea dela EAJ-PNVren lehentasuna eta horregatik, ekonomia proiektua garatzeko eta finkatzeko tolosarrekin elkarlanean jarraituko dutela jakinarazi du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31