Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJk babesa eman die Orona eta Mondragon Unibertsitateari
Buruntzaldeako EAJko hainbat ordezkari Hernanin izan ziren larunbatean, Oronak eta Mondragon Unibertsitateak Galarretan eraiki dituzten instalakuntza berriak bisitatzen. Astigarraga, Lasarte, Andoain eta Hernaniko zinegotzi jeltzaleek babesa eman nahi izan zieten bisita honen bidez Orona eta Mondragon Unibertsitateari.Bisita amaitu ostean, EAJko ordezkariek esker ona adierazi zieten Orona eta Mondragon Unibertsitateari Hernaniren alde egindako apustuarengatik. Izan ere, ziur dira instalakuntza berriek, bai eta bertan garatuko diren ikerketek, onura ikaragarria ekarriko diotela eskualdeari. Horrez gain, proiektu honek ingurumenaren aldetik izango duen interesa ere nabarmendu zuten.
Amaitzeko, enpresa-proiektu honen aldeko babes osoa berretsi zieten arduradunei eta gainerako enpresa eta erakundeei Oronak eta Mondragon Unibertsitateak hartutako bideari ekiteko gonbitea luzatu zieten.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31