Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/29

Erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu

EAJ-PNVk 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako programa egiteko lan egiten ari da. Eta horretarako, parte-hartze prozesua egiten ari da eta adituen, herritarren, gizartearen eragileen eta EAJ-PNVren alderdikideen ideiak eta ekarpenak jasotzen ari da.
Erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu

Eusko Legebiltzarreko presidente, Bakartxo Tejeriak, hitzaldia egin zuen atzo Eibarren. Bertan, Eibarko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaile Eva Juezekin batera Europako hauteskundeetako emaitzak aztertu zituzten, egoera politikoari buruz hitz egin zuten eta EAJ-PNVk datorren legealdian gobernu onaren gainean egingo dituen ekimenei buruz hitz egin zuten.

Ildo beretik, gobernu onaren ekimenei buruz, Bakartxo Tejeriak honakoa esan zuen: “Egun Eusko Legebiltzarrak neurriak hartu ditu herritarrei hurbiltzeko eta politikan parte hartzeko. Eta hori da, hain zuzen, jarraitu beharreko bidea herritarrek erakundeenganako konfiantza berreskuratzeko: gardenak izan, eraginko kudeatu eta hiritarrei tramiteak erraztu”.

Azkenik, Eusko Legebiltzarreko presidenteak erakundeen arteko elkarlana azpimarratu zuen: ““Ezinbestekoa da Euskadiko erakundeek, eta bereziki udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, elkarlanean aritzea, herritarren eskariei erantzun azkarrak eta eraginkorrak emateko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube