Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Magdalenako ospitalea irekita mantentzeare alde egiten du Azpetiiko EAJk
Aitor Gorrotxategik, EAJ-PNVko bozeramaileak, adierazi du dagokion eskaria sartu duela Udalean, Ogasun, Turismo eta Industriako batzordearen buru den Manuel Unanueri eskatzeko “ahalik eta azkarren” aipatutako batzordearen bilera baterako deia egin dezala, gai hau tratatzeko. “Uste dut gogoz, kemenez eta modu integral batean hartu behar dela Azpeitiko elementu historiko, kultural eta monumentalak balioan jartzearen gaia, gure herria turismoarentzat interesgune bihurtzeko”.Azpeitiko EAJ-PNVren udal taldeak planteatu du hitzarmen bat egitea Azpeitiko Udalaren, Jesusen Lagundiaren eta Urolako Eskualdeko Turismo bulegoaren artean, zaharberritu berri den Magdalenako Ospitalea erakarpen-puntu bilakatu dadin turismo arloan. “Eraikin hori berreskuratzeko egin den ahaleginaren ondoren, Azpeitiak ezin du utzi gaur ireki eta bihar itxita gera dadin puntu hori. Alkateak ezin du ezikusiarena egin, esanaz erakunde pribatu baten jabetzako zerbait dela, eta kito”.
Aitor Gorrotxategik, EAJ-PNVko bozeramaileak, adierazi du dagokion eskaria sartu duela Udalean, Ogasun, Turismo eta Industriako batzordearen buru den Manuel Unanueri eskatzeko “ahalik eta azkarren” aipatutako batzordearen bilera baterako deia egin dezala, gai hau tratatzeko. “Uste dut gogoz, kemenez eta modu integral batean hartu behar dela Azpeitiko elementu historiko, kultural eta monumentalak balioan jartzearen gaia, gure herria turismoarentzat interesgune bihurtzeko”.
“Loiolako Santutegia, bere 85.000 bisitarirekin 2013an, eta Trenaren Museoa, 21.000 bisitarirekin urte berean, hartuz erakarpen-gune moduan –jarraitu du esanaz zinegotzi jeltzaleak– lortu behar duguna da bisitari horien zati handi batek, lehenengo minututik, Azpeitiko informazioa izan dezala, motibatuak senti daitezela, eta gure kale-plazetan ibil daitezela, gure monumentuak ikusteko erakarpena senti dezatela, eta nola ez, gure herriko denda, taberna eta jatetxeetan kontsumi dezatela”. “Nahi duguna da Loiolara edo Trenaren Museora datorren bisitariak gure herrian ere geldialdi bat egin dezala.”
Alde horretatik, “ezinbesteko” iruditzen zaio akordioak lortzea bai Santutegiarekin, bai Trenaren Museoarekin, zentro horietako harrera eta informazio puntuetan, eta sarean ere bai, bisitariak Azpeitian aurki dezakeenaren informazioa ere izan dezan. “Parrokian eliza monumentala dugu, eta hor ditugu bere garaian egin zen ahaleginari esker bere osotasunean gordetzen den herriko garbilekua, Alberga, ere, gaur egunean ahaztua dagoena, eta besteak beste, Enparan, Antxieta edo Basozabal antzinako jauregiak ere. Eta gurera datorren bisitariari agertu behar diogun jatetxe- eta ostalaritza-eskaintza zabala ere bai”.
Gorrotxategik gogora ekarri du “enplegua sustatzeak eta berrindartze ekonomikoak lehentasun osokoak izan behar dutela Udalaren kudeaketan” eta aurreratu du Turismo batzordeari eskatuko diola “gaur egunean langabezian dauden pertsonen artean enplegua sustatzeko planak erabiliz zeregin horretarako prestatuak dauden pertsonak kontrata ditzaten, bisitarien kopururik handiena datorren uneetan (batik bat asteburuekin lotuak direnak), irekita egon daitezen Magdalenako Ospitalea, Parrokia eta Herriko Garbilekua”. “Eta horretarako guztirako beharrezko da zerbitzu juridikoek, eskualdeko turismo bulegoko teknikariekin batera, forma eman diezaioten ekimen honi, horretarako beharrezko den hitzarmena idatziz”.
Horrela, “bidea egiten hastearen aldeko aldarria egin du, uztailera eta abuztura begira”, 2020an bultzatu nahi den 'Ignazioren bidea'ren zain egon gabe. “Ordurako 'etxeko lanak' eginak izan behar ditugu eta turismo proiektu kontsolidatua”. “Anbiziosoak izan behar dugu, eta Donostian, Hondarribian edota Zarautzen lo egingo duen turistak ere jakin egin behar du bera dagoen lekutik 30 edo 60 minutura, Loiolarekin batera, Azpeitia ere hor dagoela, gu ere hor gaituela”.
Ildo beretik, adierazi du “Udalaren web orria egokitzea ere eskatuko duela, lehenengo pantailan bertan ager dadin 'turismo' hitza, klik bat eginez guk eskain ditzakegun monumentu, ostatu eta jatetxe guztiak ager daitezen”. Horrez gain, adierazi du eskatuko duela legez aukerarik ba ote dagoen enpleguaren sustapenerako udal plangintzaren partida bat jarri ahal izateko bere eskaintza sarean ezagutzera eman nahiko luketen ostalari eta merkatarien web-guneak egitea edo eguneratzea diruz laguntzeko, horrela turismoko orrialdeetan modurik erakargarrienean ager daitezen horien beharrean daudenentzat”.
Amaitzeko, azpimarratu du “lehenengo linean jarri behar dela turismoa Azpeitiaren eta eskualdearen garapen ekonomikorako faktore moduan, erabaki eta jarduera zehatzen bidez”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31