Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Carlos Urquijori eskatzen diogu bere jarrera antidemokratikoa alde batera uzteko
Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkari Carlos Urquijok helegitea egin du Gure Esku Dago ekimenari zuzendutako aurrekontu-saila kentzeko. Behin albistea eta Urquijo beraren hitzak entzunda, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok segidakoa gogorarazi du: “EAJ-PNVk zuzenketa egin zion 2014ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuari eta Gure Esku Dago ekimenari 100.000 euroko laguntza eman zion. Eta, hain zuzen ere, zuzenketa horrek Gipuzkoako Batzar Nagusien gehiengoaren babesa izan zuen. Beraz, Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariaren helegiteak erakunde demokratiko baten erabakiaren aurka egiten du”.Horren harira, Olanok honakoa adierazi du: “Carlos Urquijok gezurra esan du: Gure Esku Dago ekimena sezesioarekin eta independentziarekin lotu du. Baina errealitatea bestelakoa da: ekimenak aldarrikatzen du euskaldunok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea”. Hortaz, batzarkide-talde jeltzalearen bozeramailearen ustez, PPren aginteko gobernuaren Euskadiko delegatu Carlos Urquijo ez da egoki kudeatzen ari Euskadiko gizarte- eta politika-egoera, izan ere, ez du hitz egin nahi, liskarra bakarrik bilatzen du, inposatzen du eta bake eta normalizazio prozesua oztopatzen ari da.
Hortaz, Markel Olanoren ustez, Carlos Urquijoren helegitea erakunde demokratiko baten erabakiaren aurkako da, hain zuzen ere, EAJ-PNVren zuzenketa babestu zuen erakunde demokratikoaren aurkakoa. Hori dela eta Olanok Espainiako Gobernuaren ordezkariari eskatu dio, bere jarrera antidemokratikoa baztertzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31