Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/28

Errenterian Bildu atzera pausoak ematen ari da berditasun politikari dagokionean

Gobernu taldeak emakume taldeentzako diru partida 6000 eurotan gutxitu du. Maite Peñak aurreko legealdian egindako lanari esker Errenteriako udalak berdintasun teknikaria eta emakumeei laguntzeko azpiegiturak ditu, eta orain Bilduk horiek zapuztu nahi ditu
Errenterian Bildu atzera pausoak ematen ari da berditasun politikari dagokionean

Udal gobernuak emakume kirol taldeak babestu ditu 6000 euroko diru partidarekin, baina horretarako aipatu diru kantitatea kendu diote emakume taldeek jasotzen duten diru-laguntzari. Maite Peña emakumeen kirol-taldeak babestearen alde dago, baina Bilduren jarrera salatu du berdintasunaren alde lanean dabiltzan emakume taldeei diru-laguntzak murrizteagatik. Peñak gogorarazi du, aurreko legealdian, EAJ-PNVk hartu zuela berdintasun alorraren ardura eta Errenteriako udalak ez zuen azpiegitura sortu zuela gehitu du. Jeltzaleei esker Errenteriak berdintasun teknikaria du udaletxean, halaber emakume eta gizonen arteko berdintasun plana onartu zen eta Berdintasun Batzordea eratu, beste zenbait ekimenen artean. Halaber, emakume taldeen ekimenentzat diru laguntzak babestu ziren. Hori dela eta, Maite Peñak salatu du, egungo udal gobernuak ez duela aurrera pausorik eman berdintasun politiken alorrean, eta gainera, aurretik egindako lana zapuztu nahian dabilela ere adierazi du. Bilduk, jarraitu du bozeramaile jeltzaleak, ez du berdintasunaren aldeko apustu errealik egin. Adibide modura aipatu du Peñak, Bilduk emakumeen taldeei diru-laguntzak emateko irizpideak aldatu nahi izan dituela, udaletxeak izateko diru-laguntzak zein ekimeni eman edo ez erabakitzeko ardura.

Diru-laguntzak murriztearen ondorioz, zenbait emakume taldeek arazoak izango lituzkete. “Ez gaude ados taldeek jasotzen duten oinarrizko diru-laguntza murriztearekin, adierazi du Peñak, izan ere, murrizketa honek eragin zuzena baitu beren aurrekontuetan, baita ekimenak aurrera eramateko taldeen gaitasunean ere”.

Aipatu guztiagatik, EAJ-PNVk udal gobernuari eskatu dio emakumeen kirol taldeak babesteko, berdintasunaren alde lan egiteko duten emakumeei diru-laguntzarik murriztu gabe. Halaber, berdintasuna bermatzeko proiektu estrategikoei ezohiko diru-laguntzak emateko ere eskatu diote

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube