Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2014/05/26
Eneko Goia: “Atzoko emaitzek berresten dute Donostiak behar duen aldaketa lortzeko aukerarik sendoena EAJ-PNV dela”
Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak, Eneko Goiak, “poza” adierazi du Europako Legebiltzarreko hauteskunden emaitzengatik; izan ere jeltzaleek Donostian bigarren postua lortu dute eta lehen zerrendatik 400 botoetara gelditu dira. Goiak hauteskundeen emaitzak“zuhurtziaz eta hauteskunde bakoitzaren ezaugarriak aintzakotzat hartuta” aztertu behar direla uste badu ere, Donostiako jeltzaleek eskuraturiko markek “argi eta garbi berresten dute Donostiak behar duen aldaketa lortzeko aukerarik sendoena EAJ-PNV dela”“Donostian 2012ko hauteskunde autonomikoetako izandako garaipenak eta atzoko emaitzek, hiri osoan EAJ-PNVren aldeko botoaren gehikuntzaren joera argia adierazten dut. Emaitza honek adoretzen gaitu Donostian aldaketa politikoa gertatzeko oinarri handiko plataforma politikoa osatzeko”, nabarmendu du Goiak.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31