Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/26

Hauteskunde-zorua finkatuta, Gipuzkoan eta Donostian irabaztea dugu helburu

Europako Parlamenturako hauteskundeetan jasotako emaitzak ikusita, EAJk hauteskunde-zorua finkatuta duela ondorioztatzen du, 58.001 hautesleren babesa lortu ondoren eta Beasain, Zarautz eta Hondarribia bezalako udalerri garrantzitsuetan lehen indarra izatea lortuta. Gainera, Donostia, Eibar, Urretxu eta Getaria bezalako beste hainbat plazetan lortzear izan du garaipena, lehen indarrarekiko aldea nabarmen txikitu ostean.
Hauteskunde-zorua finkatuta, Gipuzkoan eta Donostian irabaztea dugu helburu

Guztira, hamar udalerritan irabazi ditu hauteskundeak EAJk: Beasain, Zarautz, Hondarribia, Azkoitia, Elgoibar, Orio, Mendaro, Ormaiztegi, Aia eta Albisturren. Inongo zalantzarik gabe, alderdiak hauteskunde-zorua finkatuta daukala adierazten duten datuak dira honakoak eta baita Donostian jasotakoak ere, EH Bildurengandik 400 bototara gelditzea lortu ondoren, eta Aiete, Antigua, Gros, Erdialdea, Amara... bezalako auzoetan alderdi bozkatuena izan ondoren. Gainera, nabarmendu behar da EAJ bigarren alderdia izan dela Eibar, Urretxu eta Getaria bezalako udalerrietan, EH Bildurengandik boto gutxi batzuetara.

Atzoko emaitzak ikusita, GBBko presidente den Joseba Egibarrek argi dauka Gipuzkoa eta Donostian irabaztea dela datozen udal eta foru hauteskundeetarako erronka. “Hori da helburua eta Eneko Goia eta Markel Olano hautagaien eskutik lortuko dugu”, ziurtatu du. Burukide jeltzaleak argi dauka 2015eko hauteskundeetan “abertzaleen arteko lehia” emango dela. Izan ere, azken emaitzak ikusirik, frogatua gelditu da hainbestetan defendatu duen teoria: hemendik aurrera gehiengo demokratikoak EAJk eta ezker abertzalearen ardatzen inguruan osatuko direla eta alderdi konstituzionalistak ez direla alternatiba izango ez Gipuzkoan, ezta Euskadin ere. “Lehia EH Bildu eta EAJren artean egongo da. Lehenengoa gero eta alboratuagoa dago ezker abertzalearekin eta, gu, berriz, gure hauteskunde-zorua indartzen ari gara”, azaldu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube