Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/25

EAJk euskal zazpi lurraldeetan Europar Legebiltzarrerako hauteskundeak irabazi ditu

EAJk 220.763 boto jaso ditu euskal zazpi lurraldeetan. EHBilduk, aldiz, Euskal Herri guztian 220.073 boto izan ditu eta bigarren formazioa izan da. EAJk Euskal Autonomi Erkidegoan 208.151 boto izan ditu (hiru lurraldeetan). Eta Nafarroako Autonomi Erkidegoan 5.402 sufragio izan ditu. Bukatzeko, Iparralden, 7.210 boto izan ditu.

EBBren presidente den Andoni Ortuzarrek eta Izaskun Bilbaok prentsa aurrean agerraldia egin dute Euzkadi Buru Batzarraren kide gehienekin, Bizkai Buru Batzarrarekin, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailbururekin. Buruzagi abertzalea pozik eta eskerturik agertu da eta “Europan berezko ahotsa izaten jarraitzearen” garrantziaz mintzatu da.

Ortuzarrek gaineratu duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak berriz erakutsi du Euskal Autonomi Erkidegoko lehen indarra izaten jarraitzen duela. “EAJ-PNVk bere lidergoa finkatu du Euskadin. EAJ-PNV euskaldunon lehen aukera izaten jarraitzen du”.

Bukatzeko, azpimarratu du baita “Euskadi gero eta abertzaleagoa dela” eta berriz luzatu dio eskua PP eta PSOEri “akordio bat bilatzeko. Euskadi eta Katalunian begi bistakoa den arazoari irtenbidea bilatzeko”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube