Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Abertzaleok bozka eman behar dugu, Euskadi Europan defendatu eta errespetatzeko
GBBko presidente eta EAJren legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, abertzale guztiei eskatu die igandean bozka ematera joateko eta Izaskun Bilbaoren aldeko apustua egiteko, “bera izango delako Euskadiren proiektu politikoa Europan defendatua eta errespetatua izatearen alde lan egingo duen hautagaia”.Burukide jeltzaleak ohartarazi duenez, Euskadik “arerioaren zelaian” jokatzen du igandeko hauteskundeetan, “PSOEk eta PPk estatuko barruti bakarrean lehiatzera behartzen gaituztelako”. Bi alderdi horiei mesede egiten dien egoera horren aurrean, euskaldun, kataluniar, galiziar eta kanariarrek Europaren Aldeko Koalizioaren baitan indarrak batzea erabaki dute. “EAJ, CIU, Compromis eta Coalicion Canaria bi arrazoik batzen gaituzte: bakoitzaren herri-eraikuntza defendatzea eta Europan entzunak izateko beharrak” azaldu du.
Europako hauteskundeei begira, Euskadi eta gainerako errealitate nazionalek “proiektu politiko propio eta ezberdina” behar dutela nabarmendu du, “eduki sozial, ekonomiko eta kulturalak izango dituen proiektu politikoa propioa, alegia”. Ildo horretan, Estatuarekin izan beharreko harremana eztabaidatzeko, inposatzen diguten dependentziaren azterketa egitea proposatu du. “Zergatik ez dugu alor ekonomikotik aztertzen zenbat kostatzen zaigun Espainiarekiko dependentzia hain garrantzitsuak diren hainbat eremutan? Diru-politika, fiskalitatea, osasuna, hezkuntza, gizarte segurantza edota enplegua, adibidez. Egingo bagenu, ohartuko ginateke Euskadirena bezalako proiektu politikoak bideragarriak izateaz gain, gomendagarriak ere badirela”, ziurtatu du.
Hori esanda, leku propioa eskatu du lehen abiaduran eraikiko den Europan. “Badirudi Europa abiadura ezberdinetan eraikiko dela eta, horren aurrean, Euskadirentzat dagokion lekua exijitu behar dugu, Europa aurreratuenean egoteko baldintza guztiak betetzen ditugulako”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31