Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Onartezina da GHK-ko zuzendariek parte-hartzeari uko egin izana. Bilduri benetako datuak emateko eskatzen diogu
Batzarkide jeltzale Xabier Ezeizabarrenak gogorarazi du, Bilduren plangintzak ez duela Europako Inbertsioetarako Bankuaren babesa, eta segidakoa salatu du: “Bilduk ez du oraindik argitu bere proposamena hondakinak tratatzeko azken faserako eta, gainera, ez du informaziorik eman legealdian egindako esleipenei buruz”.Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren (GHK) presidente Ainhoa Intxaurrandietak GHKren kudeaketa atertzeko batzordean parte-hartu du gaur goizean. Batzorde beran parte hartzekoak ziren GHKren lehendakariorde Imanol Azpiroz eta zuzendari orokor Antton Lete, baina aitzitik, azkeneko unean parte-hartzeari uko egin diote eta arrazoia honakoa izan da: haien ustez, GHK partzuergoan bakarrik eman behar dituzte azalpenak. Gertakari hori izan da batzordearen ardatza eta oposizioko batzarkide-taldeek salatu dute Azpiroz eta Lete batzordean parte hartu ez izana.
EAJ-PNVren batzarkide, Xabier Ezeizabarrenak salatu du GHKren zuzendari orokorrak eta lehendakariordeak batzordean parte-hartzeari uko egin izana, eta honakoa gogorarazi dio GHKren lehendakariari: “Batzar Nagusiek eskumena dute, besteak beste, azterketa-batzordea sortzeko eta indarreko foru araua betearazteko. Baina aitzitik, Bilduren aginteko GHK partzuergoak ez du hondakinen gaineko foru araua bete nahi”. Horren harira, Ezeizabarrenak salatu du, berriro ere, agerian gelditu dela Bildu ez dela gardena izan. Izan ere, Bilduk informazioa ezkutatzen jarraitzen du eta azterketa-batzordea oztopatzeko eginahalak egiten ari da – eta gogoan izan, azterketa-batzordeak argituko duela nolakoa izan den Bilduren kudeaketa Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan –“.
Era berean, batzarkide jeltzaleak esan du, informazio guztia eskura jartzea dela kudeaketa gardena egiteko eman beharreko lehenengo urratsa. Baina aitzitik, Bilduk ez du informazio guztia ematen eta horrek erakusten du, Bildu plangintzarik gabeko kudeaketa egiten ari dela eta, ondorioz, aldez aurretik pentsatu gabeko erabakiak hartzen dituela. Are gehiago: Bilduk ez du zehaztu beste plangintzarik prest duen, baldin eta azpiegiturak prest izateko eta zabortegiak ixteko epeak betetzen ez baditu.
Xabier Ezeizabarrenak, halaber, segidakoa salatu du: “Bilduren plangintzak ez du Europako Inbertsioetarako Bankuaren babesa. Gainera, ez ditu argitu ez egonkortutako hondakin fardelen biltegien kokapena eta lurralde-plangintza, ez legealdian egindako esleipenak”.
Azkenik, Ezeizabarrenak honakoa gogorarazi du: “Zabortegietara eramaten den hondakinen kopurua gutxitu da, baina Bilduren plangintza ez da hori lortzeko arrazoi bakarra izan. Beste hainbat makroekonomia-arrazoi egon dira, hain zuzen ere, Bilduk ezkutatu nahi dituen beste hainbat arrazoi: krisialdiak eragindako kontsumoaren gutxitzea eta Bilduk agintea hartu aurretik hondakinak sortzeko prebentzioaren gainean egindako lana”.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31