Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/21

Izagirrek Bilduren interes elektoralak Donostiaren interesen aurretik jartzen ditu

“Agian Izagirrek uste du Kutxaren kontra publikoki horrela jokatzean Bilduren hauteskunde kanpainaren aldeko ekarpena egiten ari dela, baina ez die inolako mesederik egiten donostiarren interesei”, nabarmendu du Donostiako EAJ-PNV udal taldearen bozeramaileak.
Izagirrek Bilduren interes elektoralak Donostiaren interesen aurretik jartzen ditu

Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak gaitzetsi du Juan Karlos Izagirre alkateak “ezker abertzalearen estrategia elektoralarekiko makurtu izana”; horixe adierazten baituteuan Karlos Izagirre alkateak Kutxaren gestioari egin berri dizkion kritikek.“Agian Izagirrek uste du Kutxaren kontra publikoki horrela jokatzean Bilduren hauteskunde kanpainaren aldeko ekarpena egiten ari dela, baina ez die inolako mesederik egiten donostiarren interesei”, nabarmendu du Goiak.

Izagirrek Kutxari eginiko kritikak “ezker abertzaleak abian jarritako operazio politikoaren parte bat dira; estrategia horren baitan, Izagirrek Donostiako Udala ezker abertzalearen interesen zerbitzura jarri du”, adierazi du Eneko Goiak. “Beste behin ere Izagirrek alkatetza Bilduren estrategien aldeko bozgorailutzathartu du. Kutxa Donostiarako garrantzi handiko ajentea da eta Udalak hau bezalako erakunde batekin izan behar dituen harremanak, delai elkarlanean aritzeko, dela haren jarduna kritikatzeko, ezin dira estrategia alderdikoien menpe egon; hiriaren interesei erantzun behar dietelako. Izagirren, hain justu, kontrakoa egin du eta beste behin ere Donostiako alkateak bezala jokatu ordez, Bilduren buru bezala jokatu du”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube