Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Europar Batasunean aldarrikatuko dugu nekazaritza eta landa garapenerako laguntza zuzenen eskumena
Izaskun Bilbaoren zerrendako hautagai gipuzkoar Iñaki Agirrek salatu du, 2014-2020 eperako Nekazaritzako Politika Bateratuaren (PAC) aldaketaz baliatuta, Espainiako Gobiernuak Euskadiko landa garapeneko eskumenak mugatu dituela.Europako Parlamenturako EAJ-PNVren Gipuzkoako hautagaiak Ordizian izan dira gaur goizean. Bertan, Iñaki Agirre hautagaiak honakoa esan du: “Jeltzaleok Europar Batasunean aldarrikatuko du nekazaritza eta landa garapenerako laguntza zuzenen eskumena”. Horren harira, Agirrek salatu du, 2014-2020 eperako PAC delako politikaren aldaketaz baliatuta, Espainiako Gobernuak Euskadiko landa garapeneko eskumenak mugatu dituela.
Era berean, EAJ-PNVren hautagaiak adierazi du, Espainiako Gobernuak estatu osorako laborantza-politika bakarra egiten ari dela, hain zuzen ere Dacian Ciolos Europar Batasuneko komisarioak ezeztatu duen laborantza-politika. Hori dela eta, EAJ-PNVk Europako Parlamentuan errespetua eskatuko du, Euskadiren eskumenentzat Europako politikak ezartzeko eta garatzeko, bereziki, PAC delako politika. Hortaz, Iñaki Agirrek azpimarratu du, EAJ-PNVk Europar Batasunean aldarrikatuko duela landa garapenerako laguntza zuzenen eskumena.
Agirrek, halaber, segidakoa gaineratu du: “EAJ-PNVk babestuko du kalitatean eta tradiziozko zein produkzio sistema jasangarrian oinarritutako nekazaritzako politika bateratua. Horretarako, jeltzaleok lan egingo dugu berrikuntzan eta kalitatean oinarritutako politikak sustatzeko, betiere, euskal landa eta arrantza sektorearen produkzioa bereizteko. Era berean, jeltzaleok lehen sektorean teknologia berriak sartzearen alde egingo dugu. Eta helburua honakoa da: sektorea kudeatzen laguntzea, merkataritza eta esperientzien trukea laguntzea, eta lehen sektorearen produkizoan oinarritutako eskeintzak sortzea eta sortzen diren inguruaren ezaugarriekin uztartzea”.
Azkenik, hona hemen jeltzaleen hautagai gipuzkoarraren hitzak: “EAJ-PNVk Europar Batasunean babestuko du mundu osoan arrantza jasangarria eta arduratsua. Hortaz, babestuko dugu legez kanpoko arrantzaren araudia aldatzea, hain zuzen ere, legez kanpoko arrantza baimentzen duten herrialdeen aurka azkar egitea, izan ere, itsas-ekosistema hipotekatzen dute eta hainbat familiaren bizimodua arriskuan jartzen dute”. Horregatik guztiagatik, Iñaki Agirreren ustez, Izaskun Bilbaok gogotsu lan egingo du beste herrialde batzurekin akordioak egiteko euskal arrantzaleen etorkizuna bermatzeko.
Nabarmenak...
GBB
2024/11/21
Berria
2024/11/11
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31